Volapük

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volapük
Non mintzatzen den: Mundu zabalean
Hiztunak: 25-30 
Rankina: ez da agertzen
Hizkuntza familia: Hizkuntza eraikia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: vo
ISO 639-2: vo
ISO 639-3: vol

 

Volapükaren sinboloa.

Volapük[1] hizkuntza eraikia da, "auxlang" motakoa, nazioarteko komunikazioa ahalbidetzeko sortutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volapük Johann Martin Schleyer apaiz alemaniarrak 1879an kultura desberdinetako pertsonek artean komunikatzeko sortutako hizkuntza artifiziala da. Hasiera batean arrakasta lortu zuen eta garai onenean ehun mila hiztun izan zuela estimatuta dago. Izan ere bere gramatika ez zen oso erraza eta laster lehiakide handia izan zuen esperantoarekin. Volapükaren hiztunen artean, bestetik, eztabaida gogorrak sortu ziren eta horrek esperimentu horren maldan behera ekarri zuen. Gaur egun ia desagertutzat eman daiteke. Dena den, oso hiztun aktiboak ditu. Izan ere, Wikipedian 118.000 artikulu baino gehiago idatzi izan dituzte (2010eko uztailean). . Volapuken lema nagusia zera dio: Menefe bal, püki bal ("gizadi bat hizkuntza bat").

1884an kongresua antolatu zuten Friedrichshafen-en, 1887an Munichen eta 1889an Parisen. Urte hartan hiztunen 283 klub zeuden munduan eta 316 testu-liburu.

Alfabetoa eta ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxe da hizkuntza horren abezedarioa: A-a, Ä-ä, B-b, C-c, D-d, E-e, F-f, G-g, H-h, I-i, J-j, K-k, L-l, M-m, N-n, O-o, Ö-ö, P-p, R-r, S-s, T-t, U-u, Ü-ü, V-v, X-x, Y-y, Z-z.

letra NAF
a [a]
ä [ɛ]
b [b]
c [[tʃ] edo [dʒ]]
d [d]
e [e]
f [f]
letra NAF
g [ɡ]
h [h]
i [i]
j [ʃ]/[ʒ]
k [k]
l [l]
m [m]
letra NAF
n [n]
o [o]
ö [ø]
p [p]
r [r] (1931n onartuta)
s [s]/[z]
t [t]
letra NAF
u [u]
ü [y]
v [v]
x [ks]/[gz]
y [j]
z [ts]/[dz]


Ahoskapen bereziak:

  • Ä: e ireki bat bezala
  • C: tx bezala
  • H: hasperendua, Iparraldeko euskalkietan bezala
  • J: ingeleseko sh bezala edo frantsesaren ch bezala
  • Ö: frantsesaren eu bezala
  • R: beti leuna, Irati hitzan bezala
  • Ü: frantsesean bezala (sur)
  • V: frantsesean bezala (venir)
  • Z: ts bezala

Bi bokal jarraian beti silaba desberdinetan egongo dira. Hitz guztien azentoa azken silaban dago.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volapük hizkuntza aglutinatzailea da, hau da, deklinabidea du. Jatorriz lau ziren deklinabidearen kasuak:

1931an bosgarren bat sortu zen, bokatiboa; bokatiboa sortzeko nominatiboa erabiltzen da aurretik “o” jarrita.

Volapük-en kasuak Singularra Plurala
Nominatiboa vol (mundua) vols (munduak)
Genitiboa vola (munduaren) volas (munduen)
Datiboa vole (munduari) voles (munduei)
Akusatiboa voli (mundua) volis (munduak)

Adjektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenei –ik bukaera gehituz sortzen dira. Horrela vol mundua bada, volik, mundukoa izango da. Adjetiboa izenaren ondoren joaten da eta ez du konkordantziarik gordetzen. Salbuespen bat da adjetiboa izenaren aurrean badoa edo aparte baldin badago.

Volapükaren testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxe da Aita gurea jatorrizko volapüken:

O Fat obas, kel binol in süls, paisaludomöz nem ola! Kömomöd monargän ola! Jenomöz vil olik, äs in sül, i su tal! Bodi obsik vädeliki govolös obes adelo! E pardolös obes debis obsik, äs id obs aipardobs debeles obas. E no obis nindukolös in tendadi; sod aidalivolös obis de bad. Jenosöd!

Eta hauxe da 1931ko erreforma egin eta gero:

O Fat obas, kel binol in süls! Nem olik pasalüdükonöd! Regän ola kömonöd! Vil olik jenonöd, äsä in sül, i su tal! Givolös obes adelo bodi aldelik obsik! E pardolös obes döbotis obsik, äsä i obs pardobs utanes, kels edöbons kol obs. E no blufodolös obis, ab livükolös obis de bad! (Ibä dutons lü ol regän, e nämäd e glor jü ün laidüp.) So binosös!

Volapükez idatzitako prentsa.

Hizkuntzaren beste adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Volapük: Odelo ovisitobs flenis obas.
  • Euskaraz: Bihar gure lagunei bisita egingo diegu.
  • Volapük: Lif ela Schleyer äbinon vemo nitedik.
  • Euskaraz: Schleyer bizitza interesgarria izan zen.
  • Volapük: Givob ole bukis tel.
  • Euskaraz: Bi liburu ematen dizkizut.
  • Volapük: Reidanes valik lüvipobs nulayeli läbik ä benüköli. Dünobsös obs valik in vob kobik dini Volapükatikoda!
  • Euskaraz: Irakurleei urte berri ona opa diegu. Ea denon artean, elkarrekiko ekintzen bidez, hizkuntza unibertsalaren aldeko kausari laguntzen diogun!
Gizadi bat hizkuntza bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volapük Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.