Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoa 1940an

Volgako Alemaniarren Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa (alemanez Autonome Sozialistische Sowjetrepublik der Wolgadeutschen, A. S. S. R. W. D., errusieraz Автономная Советская Социалистическая Республика Немцев Поволжья) SESBeko errepublika autonomo bat izan zen, hiriburu bezala Engels portu hiria zuena (1931 arte Pokrovsk bezala ezagutu izan zen hiria).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streckerau herria, Volgan, 1920an

Volgako Alemaniarren Sobietar Errepublikak Errusian Volgako alemaniar gutxiengoaren zatirik handiena biltzen zen eremua hartzen zuen, 1897an 1,8 milioi inguru baino geratzen ez zirelarik. Errepublika 1924ko urtarrilak 6an sortu zen eta 14 kantoitan banatua zegoen: Fjodorowka, Krasny-Kut, Tonkoschurowka, Krasnojar, Pokrowsk, Kukkus, Staraja Poltawka, Pallasowka, Kamenka, Solotoje, Marxstadt, Frank, Seelmann eta Balzer.

Erusiar Iraultza baino lehendik, Volgako alemaniarrek iraultzaile boltxevike antierlijiosoen erasoak jasan zituzten euren kristau fedeagatik. Euren etxebizitzak arpilatu egiten ziren eta jazarriak izaten ziren.

Sobietar Batasunaren inbasioak errepublikaren amaiera adierazi zuen. 1941eko abuztuak 28an Josef Stalinek A.S.S.Ra ezeztatua uzten zuen dekretu bat formaldu zuen eta Volgako alemaniarrak Kazakhstan eta Siberian kokatutako gulag eta beste kontzentrazio esparru batzuetara eramatea agindu zen. Stalin hil ondoren, dekretu hori baliogabetzat jo zen 1965ean, baina errepublika ez zen berrezarri, eta Volgako alemaniarrak bertan euren eskubide guztiei uko egiten zieten dokumentu batzuk sinatzera behartuak izan ziren. Honek beste arlo batzuetan euren giza duintasuna kaltetzen zuen arren, jazarpenari amaiera ematen zion, amnistia emanez. Antzinako errepublikak hartzen zuen eremua gaur egun Saratoveko oblastaren zati da. Biziraun zutenek lurgabetu bezala joan behar izan zuten.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volgako Alemaniarren errepublikako talde etnikoak

1926ko errolda 1939ko errolda
Alemaniarrak 379.630 (66,4%) 366.685 (60,5%)
Errusiarrak 116.561 (20,4%) 156.027 (25,7%)
Ukrainarrak 68.561 (12,0%) 58.248 (9,6%)
Kazakhak 1.353 (0,2%) 8.988 (1,5%)
Tartaroak 2.225 (0,4%) 4.074 (0,7%)
Volgako Finlandiarrak 1.429 (0,3%) 3.048 (0,5%)
Bielorrusiarrak 159 (0,0%) 1.636 (0,3%)
Txinatarrak 5 (0,0%) 1.284 (0,2%)
Juduak 152 (0,0%) 1.216 (0,2%)
Poloniarrak 216 (0,0%) 756 (0,1%)
Estoniarrak 753 (0,1%) 521 (0,1%)
Beste batzuk 710 (0,1%) 3.869 (0,6%)
Guztira 571.754 606.352

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoa Aldatu lotura Wikidatan