Volgograd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Volgograd

—  Hiria  —
Goian: Volgogradsky zubia Volgaren gainean, Erdi ezkerrean: Komsomolskaya metro geltokia, Erdian: Tren geltokia, Erdi eskuinean: Volgaren ertzeko propileoa, Behean: Aberri Amaren estatua Mamayev Kurgan muinoan
Goian: Volgogradsky zubia Volgaren gainean, Erdi ezkerrean: Komsomolskaya metro geltokia, Erdian: Tren geltokia, Erdi eskuinean: Volgaren ertzeko propileoa, Behean: Aberri Amaren estatua Mamayev Kurgan muinoan
bandera

armarria

Izen ofiziala Волгоград
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Hegoaldea
Volgograd oblasta
Koordenatuak 48°42′0″N 44°31′0″E / 48.70000°N 44.51667°E / 48.70000; 44.51667Koordenatuak: 48°42′0″N 44°31′0″E / 48.70000°N 44.51667°E / 48.70000; 44.51667
Volgograd non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Volgograd
Eremua 565 km2
Posta kodea 400001..400138
Biztanleria 1.021.215 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.807,46 bizt./km²
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
http://www.volgadmin.ru/

Volgograd[1] (errusieraz Speaker Icon.svg Волгоград (i · ?), NAF[ˌvɐlɡəˈɡrat]) Errusiako hiri industriala eta izen bereko oblasteko hiriburu eta gune administratiboa da. Volga ibaiaren ertzean kokatzen da, eta iparraldetik hegoaldera 80 km luze da. 2010ean 1.021.215 biztanle zituen[2].

Aurretik Tsaritsin (15891925) eta Stalingrad (19251961) izenak izan ditu. Bigarren Mundu Gerrako Stalingradeko guduan jasandako suntsipenarengatik eta Alemania Naziaren aurka erakutsitako adoreagatik ezaguna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsaritsineko armarria (1857)

Tsaritsin 1589an sortu zuten, Tsaritsa eta Volga ibaien elkargunean, Errusiar Tsarerriaren hegoaldeko muga ezegonkorra defendatzeko helburuz. Laster merkatalgune garrantzitsu bilakatu zen. Kosakoek bitan menderatu zuten: 1670ko matxinadan Stenka Razin buru zutela eta 1774an Iemelian Pugatxovekin. XIX. mendean Tsaritsin ibai-portu eta merkatalgune nagusi bilakatu zen. Errusiako Gerra Zibilan zehar borroka latza gertatu zen Volgograden. Boltxebikeek 1918an okupatu zuten baina Armada Zuriak, Ivanovitx Denikin buru zuela, berreskuratu zuen.

Tsaritsin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriari buruzko lehen berria 1589ko uztailaren 2koa da, Tsaritsineko gotorlekua lehendabizikoz araudi batean aipatu baitzen. Gotorlekua Volga ibaiaren eskuineko ertzean zegoen,Tsaritsarekin elkartu baino goraxeago. Tsaritsin izena, berriz, 1579an aipatu zuen aurrenekoz Barry izeneko esploratzaile ingeles batek, baina hura ez hiriari buruz, baizik eta Volgako uharteari buruz ari zen. Tsaritsin izenaren jatorria tatarerazko Sary-Su ("Ur Horia") edo Sary-Sin ("Uharte Horia") hitzetan egon liteke. Tsaritsin baino lehenago, ibai-ahoan Urrezko Hordaren erreginaren kokagune bat zegoen[3].

1607an gotorlekua erregearen tropen kontra altxatu zen. Matxinada sei hilabete geroago indargabetu zen. XVII. mendearen hasieran 350-400 pertsonek osatzen zuten garnizoia.

1670an Stenka Razin buruzagi kosakoaren tropek gotorlekua menderatu zuten. Hilabete baten buruan alde egin zuten. 1708an, gotorlekua Kondrati Bulavin buru zuten kosako errebelen esku zegoen. 1717an Krimeako tatariarrek eta Kubaneko kosakoek arpilatu zuten. 1774an Iemelian Pugatxov hiria bortzaz hartzen saiatu zen[3].

1691an Tsaritsinek aduanak ezarri zituen. 1708an hiria Kazan guberniari egokitu zioten, 1719an Astrakhan guberniari eta 1779an Saratov erregeorderriari. 1720ko erroldaren arabera, Tsaritsinek 408 biztanle zituen. 1773an probintziako hiri nagusi bilakatu zen. 1780an Saratoveko guberniari egokitu zioten. XIX. mendean zehar biztanleria gero eta gehiago hazi zen: 1807an 3.000 biztanle baino gutxiago bazuen ere, 1900an 84.000 izatera iritsi zen[3].

Errusiako Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Errusiako Iraultza

1917ko azarotik aurrera, Errusiako Gerra Zibilean (1917–1923), Tsaritsin eta bere inguruak boltxebikeen eta Armada Zuriaren arteko borroka latzen eszenatoki izan ziren. Hasieran sovieten kontrolpean izan zen arren, 1918an zuriek, Ataman Krasnov buru zutela, hiria setiatu zuen. Boltxebikeek hiru oldarraldiri aurre egin bazieten ere, 1919ko ekainean Armada Zuriak, Anton Denikin jenerala buru zela, hiria menderatu zuen. 1920ko urtarrilean zuriek alde egin zuten. 1925eko apirilaren 10ean Stalingrad izena eman zioten hiriari, Armada Zuriaren aurkako defentsan Iosif Stalinek erakutsitako adorea omentzeko[3].

Stalinen agintaldian hiriak industria garapen handia izan zuen, ibai-portuari eta trenbideari esker merkatalgunea izateaz gain.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Bigarren Mundu Gerra

Hiria industria eta merkataritza gune garrantzitsua zenez, Bigarren Mundu Gerran Ardatzeko botereek eraso egin zuten. Errusian Aberriaren Gerra Handia deitutako guda hartan, Stalingrad borroka-zelai latz bilakatu zen. Stalingradeko gudua (1942ko abuztuaren 21a-1943ko otsailaren 2a) historiako batailarik odoltsuenetako bat izan zen, eta funtsezkoa gertatu zen, bai Sobietar Batasunaren iraupenerako, bai Adolf Hitlerren armada naziaren hondamendirako [4].

Guduan erakutsitako adorea omentzeko, Sobietar Batasunak Hiri Heroiko izendatu zuen Stalingrad eta Jurgi VI.a Erresuma Batukoak Stalingradeko ezpata eskaini zien bertako hiritarrei. Munduko zenbait hirik, guda kalteak pairatu zituztenek bereziki, senidetasun loturak ezarri dituzte Volvogradekin (zerrenda azpian dago). Hiri senidetuetako bat Ingalaterrako Coventry da, Bigarren Mundu Gerrako aireko bonbardaketek suntsitu zutena.

1961ean hiriak Volgograd (Volgako hiria) izena hartu zuen. Nikita Khrustxev buruzagi politikoaren desestalinizazio programaren neurrietako bat izan zen. 1985ean, Konstantin Txernenkoren administrazio aldian, berriz ere Stalingrad izendatzeko proposamena plazaratu zen. Oraindik izen horretara bueltatzeko proposamenak daude, baina Errusiako gobernuak ez ditu onartu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Köppen klima sailkapenaren arabera Volgogradek klima kontinentala, uda beroekin (Dfa), dauka.

Datu klimatikoak (Volgograd)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.0 14.0 21.4 29.3 37.7 40.1 40.9 41.1 38.8 31.5 18.9 11.5 41.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3.5 -3.3 3.3 14.5 21.4 26.4 29.3 28.1 21.3 12.7 3.4 -2.0 12.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.3 -6.6 -0.5 9.2 15.9 21.0 23.6 22.3 15.6 8.1 0.3 -4.7 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.6 -32.1 -27.8 -10.1 -2.6 0.0 7.0 2.8 -3.0 -12.0 -23.9 -30.5 -32.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -9.9 -4.0 4.1 10.1 15.0 17.5 16.2 10.3 3.9 -2.5 -7.6 3.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 28 23 20 24 41 39 36 28 25 25 26 32 347
Euri egunak (≥ 1 mm) 9 7 8 12 12 12 11 8 10 11 12 11 123
Elur egunak (≥ 1 mm) 20 17 11 2 0 0 0 0 0 1 9 18 78
Eguzki orduak 66.1 96.9 138.4 204.2 290.8 308.4 329.3 300.2 228.9 155.8 63.6 42.5 2225.1
Hezetasuna (%) 88 86 81 64 57 56 53 51 61 73 86 89 70
Iturria (1): Pogoda.ru.net[5]
Iturria (2): Weatherbase (eguzki orduak)[6]

Kultura, ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamayev Kurgan muinoan eraikitako memorialak, Ama Errusia irudikatzen duen monumentu erraldoiak barne, Stalingradeko guduaren oroitzapena egiten du.

Panorama Museoak Bigarren Mundu Gerrako borroka tresnak erakusgai dauzka. Besteak beste, Mamayev Kurganen monumentua dagoen tokitik ikusitako borroka zelaiaren margo panoramikoa, eta Vasili Zaitsev gudariaren erriflea (Enemy at the Gates filmari esker ezaguna) daude.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volgograd ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Frantzia eta Italiako zenbait herrik Stalingrad deitutako kaleak edo etorbideak dituzte, adibidez: Pariseko Stalingradoko plaza eta alderantziz, Stalingradoko Paris Métro geltokia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volgograd Aldatu lotura Wikidatan