Volksunie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Volksunie (Herri Batasuna, euskaraz) alderdi abertzale flandriarra izan zen, 1954. urtean sortua eta 2001. urtean deseginda.

1954ko abenduaren 14an sortu zen, CVV (Christelijke Vlaamse Volksunie) alderdiaren ondorengoa izanik. Bere hauteskunde-gailurra 1971eko Belgikako hauteskundeetan lortu zuen, Belgika osoko botoen %11 lortuta (21 diputatu Belgikako Ganbaran).

1978an Belgikako gobernuan sartu zen. Honen ondorioz, banaketa bat jaso zuen eskuinetik, Vlaams Blok (Bloke flandriarra) izeneko alderdi berria agertuz (geroago Vlaams Belang bihurtuko zena).

2001eko urrian alderdia hiru zatitan banatu zen: De toekomstgroep (Etorkizuneko taldea), Niet splitsen (Ez gaitezen banatu) eta Vlaams Nationaal (Nazio flandriarra). Azken honek irabazi eta alderdiaren azpiegitura bereganatu zuen. Gero, De toekomstgroep eta Vlaams Nationaal SPIRIT eta N-VA, hurrenez hurren, bihurtu ziren, eta Niet splitsenen jarraitzaleak CD&V eta VLD alderdietan integratu ziren.