Volskoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volskotar finkapenak

Volskoak edo volsciak, Oskotar-Sabeliar tribu taldeko herri gerlari batt izan zen, K. a. V. mendean, lautada Pontinoa kontrolatu zuena (Laziotik hegomendebaldera, Albano mendiak eta itsasoaren artean), aurretik latindarrek kontrolatu zutena. Eskualdea, aberatsa zen bere nekazaritzagatik (laboreak eta mahatsondoak, baita arrantza ere), eta hegoalderako bidea kontrolatzen zuen, Campaniarakoa (Via Apia eraikiko zen tokia). Bere gotorlekua Antiumen izan zuten (Anteias edo Antion, gaur egungo Anzio), elezaharraren arabera, Zirtze aztia eta Odiseo edo Ulisesen seme zen Anteiasek sortua.

Mende guzti horretan zehar, eta sarri ekuoekin aliatuak, Erromarekin izan zituzten guduak etengabeakoak izan ziren. Erromak zenbait garaipen lortu zituen, horietako batzuk, erabakior bezain hil zorizkoak, Algido mendiko gudua kasu, K. a. 431n, baina ez zuen egoera zehazterik lortu samnitarrekin aliatu zen arte, K. a. 354an, elkarrekin eraso eta lurraldea banatzeko. K. a. 338an, volskoak, azkenik, garaituak eta berehala erromatartuak izan ziren.

Euren hizkuntza, italikoen familiakoa zen. Alfabeto latindarrean idatzitako idazkun bat kontserbatzen da, Tabula Veliterna deiturikoa, K. a. III. mendeko brontzezko taula bat, Velletrin (Velitrae) aurkitua, volskotar hiri garrantzitsu bat izan zena, non, lau lerrotan, elkarteko biltzarrak garbitze sakrifizioa adierazten duen (idi bat eta as bat ardoarentzat eta beste horrenbeste edalontzientzako) Delklona (beharbada Dianaren baliokidea) jainkosaren baso sakratutik adarrak edo hostodia hartzen zuenarentzako.