Vosgeak
Wikipedia(e)tik
Chajoux harana, La Bresse
Vosgeak edo Vosge mendiak[1] (voːʒ) (frantsesez: Massif des Vosges; alsazieraz: Vogese) ekialdeko Frantziako mendilerroa da, Rhin haranatik gertu daudenak.
Eduki-taula |
Orografia [aldatu]
Orografikoki mendilerroa hegoaldetik iparralderantz hiru ataletan banatu daiteke: Vosge Nagusiak (frantsesez: Hautes Vosges), Erdialdeko Vosgeak eta Vosge Txikiak.
Mendilerroaren mendirik altuenak Vosge Nagusietan daude:
- Grand Ballon edo Ballon de Guebwiller (1.424 m.)
- Storckenkopf (1.366 m.)
- Hohneck (1.364 m.)
- Ballon d'Alsace (1.247 m.)
Erdialdeko Vosgesko mendirik altuena Donon mendia da (1.008 m.)
Mosela, Meurthe eta Sarre ibaiek Vosgesetan dute iturria.
Historia [aldatu]
Vosge mendietan Europako eztabaida asko konpondu dituzte gerraren bidez:
- Antzinako Erromak edo galiarrek Mur Païen (euskaraz: "Paganoen Horma") eraiki zuten ingurune honetan.
- Alsaziak gaztelu asko izan zituen Erdi Aroan.
- 1918an Ballon d'Alsace eta Donon mendiaren arteko lerroaren ekialdean zeuden lurraldeak Alemaniari emanak ziren.
- Bigarren Mundu Gerran, 1944ko udazkenean, Frantzia eta Estatu Batuak eta Wehrmacht arteko frontea bertako mendietan zegoen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-11