Vostok aintzira

Koordenatuak: 77°30′S 106°00′E / 77.5°S 106°E / -77.5; 106
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vostok aintzira
Datu orokorrak
Motarift-laku eta Glaziarpeko aintzira
Luzera250 km
Zabalera50 km
Azalera15.690 km²
Sakonera1.000 m
Bolumena5.400.000 hm³
5.400 km³
EponimoaVostok estazioa
Geografia
Map
Koordenatuak77°30′S 106°00′E / 77.5°S 106°E / -77.5; 106
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Vostok aintzira[1] (errusieraz: озеро Восток, euskaraz: «Ekialdeko aintzira») Antartikan inoiz topaturiko izotz azpiko aintzirarik handiena da. Bere azaleran pilaturiko izotzak 400.000 urteko informazio paleoklimatikoa eman arren, bere ura 15[2][3] eta 25 milioi urte artean[4] isolaturik izan daiteke.

Vostok aintzira Hotzaren Poloaren hegoaldean dago, errusiar Vostok estazioaren azpian. Izena basetik hartu zuen, era berean, baseak Fabian von Bellingshausen esploratzailearen 'Vostok' bailandraren izena dakar. Andrei Kapitsak errusiar geologoak aintzira aurkitu zuen , 1959 eta 1964 artean izotzaren zabalera neurtzeko egiten ari zen ikerketen ondorioz.

2012ko otsailaren 5ean, errusiar zientzialari talde batek lakuaren azalerainoko zuloa egin zutela aldarrikatu zuten.[5] Zientzialariek ur izozberria hartu eta robot bat bidaliko dutela iragarri zuten, ur likidoan antzinako mikroorganismoak topatzeko helburuaz[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.