Vsevolod Pudovkin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vsevolod-Pudovkin.jpeg

Vsevolod Ilarionovitx Pudovkin, errusieraz Всеволод Илларионович Пудовкин, (1893ko otsailaren 16a - 1953ko ekainaren 20a) Sobiet Batasuneko antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Bere filmetan aztertuko du krisia eta kontzientzia hartze politikoa bere protagonista indibidualengan (eta ez Sergei Eisensteinen modura taldearengan), gizarteko gaiak bigarren planoan utzita:

  • Ama (Mat, 1926);
  • San Petersburgoren amaiera (Koniets Sankt Petersburga, 1927);
  • Ekaitza Asiaren gainean (Potomok Ghingis Khana, 1928).

Pudovkinen zinema egitura erritmikoetan garatzen da; horietan lehentasuna dute ekintza paraleloen muntaiak eta muntaia analitikoak. Horrenbeste lantzen zituen egitura horiek beharrezkoa zuten aurrez prestatutako gidoi sendo bat; horretarako, ezinbestekoa zen harreman estua izatea argumentista, aktorea, argazkilaria eta errealizatzailearen artean. Abangoardismoa ukatzen du eta aktoreek ikusleari emozioa transmititzea nahi du. Egitatean oinarritutako metaforak erabiltzen ditu.

Errealismo sozialista kontzeptua Pudovkinek sortu zuen. Zinema, bere ustetan, gizakiaren eta lanaren arteko harremanetara zuzendu behar zen, eta gainera, argi utzi gizakiak bere aberriarekin duen lotura.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]