Vuk Stefanović Karadžić
Wikipedia(e)tik
Vuk Stefanović Karadžić (Tršić, Serbia, 1787 - Viena, Austria-Hungaria, 1864) serbierazko idazlea eta folklore-biltzailea izan zen. Alfabeto zirilikoa serbieraren fonetikari egokituz, serbieraren literatura-hizkuntza sortu zuen. 1814an serbieraren lehen gramatika argitaratu zuen, eta 1818an lehen hiztegia. Serbiar herri-kantak eta ipuinak argitaratu zituen, sei liburutan; Itun Berriaren itzulpen bat ere egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.