Vukovar

Koordenatuak: 45°21′00″N 19°00′12″E / 45.35°N 19.0033°E / 45.35; 19.0033
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vukovar
Vukovar
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaVukovar-Syrmia eskualdea
Izen ofizialaVukovar
Jatorrizko izenaVukovar
Posta kodea32000
Geografia
Koordenatuak45°21′00″N 19°00′12″E / 45.35°N 19.0033°E / 45.35; 19.0033
Map
Azalera100,26 km²
Altuera108
Demografia
Biztanleria23.175 (2021eko abuztuaren 31)
−1.763 (2015)
Dentsitatea231,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia032
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBač (en) Itzuli, Mostar, Dubrovnik eta Sinj (en) Itzuli
http://www.vukovar.hr/

Vukovar Kroaziako Vukovar-Syrmia eskualdeko hiriburua da. Danubio ibaia bertatik pasatzen da eta herrialde osoko ibai portu garrantzitsuena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vuko erreka Danubio ibaiean sartzen den puntua da. Bestalde hungarieraz var hitzak hiria esan nahi du. Beraz Vukovar Vuko errekako hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI mendean iritsi ziren eslaviarrak inguru honetara eta kroaziar agintariak izan zituen harik eta XIII mendean Hungariarren menpe gelditu zen arte. Vukovar hiria bera XIII. mendean aipatzen da lehen aldiz.

Ibai portu garrantzitsua izanik, Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten Vukovar.

Kroaziako Independentzia Gerran ere oso kaltetua izan zen hiria. Une hartan kroaziarrak %43a ziren eta serbiarrak %37a. Indar paramilitar serbiarrek setioa ezarri zuten eta 1.600 pertsona hil, 800 desagertu eta 42.000 ihes egin behar izan zuten. Setioa bukatzerakoan serbiarrak hirira sartu eta hospitalean zeuden 200 zauritu exekutatu zituzten. Gertaera beltz hau Vukovarreko sarraskia izenaz ezagutzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrak kaltetuta badaude ere, aipatzekoak dira honako hauek:

  • Eltz jauregia
  • Frantziskotar monasterioa
  • Done Jakue eliza katolikoa
  • San Nikolas eliza ortodoxoa

Vukovartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]