Växjöko katedrala

Koordenatuak: 56°52′39″N 14°48′44″E / 56.8774°N 14.8121°E / 56.8774; 14.8121
Wikipedia, Entziklopedia askea
Växjöko katedrala
Växjö domkyrka
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaKronobergeko konderria
Suediako udalerriaVäxjö udalerria
Koordenatuak56°52′39″N 14°48′44″E / 56.8774°N 14.8121°E / 56.8774; 14.8121
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
ErlijioaSuediako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Växjö (en) Itzuli
Erabileraeliza
ErabiltzaileaQ15616763 Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaBrick Gothic (en) Itzuli
Dimentsioak69,5 (altuera) m
Atalakeraikin: 1
Ondarea
Webgune ofiziala

Växjöko katedrala (suedieraz: Växjö domkyrka), Växjö hiri historikoko katedrala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Växjö XII mendean bihurtu zen apezpikuaren egoitza eta ordurako katedrala bazen bertan. Kondairak dio Sigfrido Suediakoak sortu zuela eta bere erlikiak bertan egon ziren XVII mendean obispo luterano batek erlikia horiek suntsitzeko agindua eman zuen arte. Katedralaren dorrea hasierako katedral harena dela uste da. Dorre honek gaur egun bi txapitel ditu.

Eliza 1276an erre zen lehenengo aldiz eta ordutik aurrera hainbat alditan berreraiki edo berriztu da. Berrizketa handienak 1585ean (daniarren eraso batean suntsitua izan ondoren) eta 1740an (tximistak jo eta suak erre ondoren) egindakoak izan ziren.

1849 eta 1852 artean Carl Georg Brunius arkitektoak eliza berriztu zuen eta txapitelak kendu zizkion, baina 1958 eta 1960 artean Kurt von Schmalensee arkitektoaren gidaritzapean egindako lanek txapitelak berreskuratu zituzten besteak beste. ordukoak dira aldarea, pulpitoa eta bataio harria ere, hirurak Jan Brazdak eginak. Fiat Lux erretaula Bertil Vallienek egin zuen 2002an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]