Würtemberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Würtembergeko bandera

Würtemberg (alemanez Württemberg), antzina Wirtemberg, Alemaniako lurralde historikoa da. Suabiako eskualde bat da, Alemaniako hego-mendebaldean dagoena. Bere hedadura Oihan Beltzetik Suabiako mugetarainokoa zen.

Bere hiriburu tradizionala Stuttgart da, baina denbora laburrez, Ludwigsburg eta Urach izan ziren. Erresuma eta dinastiaren izena, Stuttgartetik gertu dagoen muino batetik datoz.

Alemaniako hego-mendebaleko antzinako estatua, Oihan Beltzetik Suabiako mugetaraino hedatzen zena, eta gaur egun Baden-Württemberg land-aren barnean dagoena. v 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suabiako konderriaren barne egon ondoren (XII-XIV mendeak), Württembergeko konderria, Suabia garaituta, dukerri egin zuen Maximiliano I.ak (1458). Hogeita Hamar Urteko Gerran protestanteen aldeko izan zen. XVIII. mendearen bukaeran, Frederiko II.a Napoleonen aldetik aliatuen aldera igaro zen, eta era horretan dukerria zabaldu zuen, errege titulua lortzeaz gainera. XIX. mendean Konfederazio Germaniarraren barnean geratu zen; Alemaniar Inperioaren barnean burujabe jarraitu zuen, eta estatu libre (Freier Volksstaat Württemberg, Wurttembergeko estatu librea) parlamentario bihurtu zen 1919. urtean. 1949an Alemaniako Errepublika Federala sortu zenean, Württemberg Badenekin elkartu zen, eta, honela, 1952an, Baden-Wurtemberg estatu federala sortu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Würtemberg Aldatu lotura Wikidatan