W. H. R. Rivers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
W.H.R.Rivers (Maull).jpg

William Halse Rivers Rivers (Luton, Kent, 1864ko martxoaren 12a - Cambridge, 1922ko ekainaren 4a) ingeles psikofisiologo eta antropologoa izan zen. Antropologia- eta etnografia-lan garrantzitsuak idatzi zituen, Ozeaniako kulturei buruz bereziki. Lewis Henry Morgan Estatu Batuetako etnologoaren eboluzionismoaren jarraitzailea izan zen hasieran, baina difusionismorantz jo zuen ondoren arian-arian. Obra nagusiak: The Todas (1906, Toda herria), The History of Melanesian Society (1914, Melanesiako gizartearen historia), Kinship and Social Organization (1914, Ahaidetasuna eta gizarte antolakuntza). Azken urteetan psikologia-ikerketak egin zituen: Instinct and the Unconscious (1920, Instintua eta inkontzientea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]