WKRP in Cincinnati

Wikipedia, Entziklopedia askea
WKRP in Cincinnati
Deskribapena
Atalak4 denboraldi (88 atal)
Produkzioa
Iraupena21 minutu
KateaCBS

WKRP in Cincinnati (euskaraz "WKRP Cincinnati Irratia") AEBtako umorezko telesaila bat da. 1978ko irailaren 18a eta 1982ko apirilaren 21a artean CBS katean aireratu zen.

Euskal Herrian ETB1an euskaraz eta ETB2n gaztelaniaz aireratu zen.

Argumentua

WKRP Cincinnati AEBtako Ohio estatuko Cincinnati hirian egoitza duen irrati bat da. Irratiaren programazio zuzendari berria den Andy Travis-ek bertako egoera egonkortu eta saiatzen saiatuko da, nahiz eta bere lankide aldrebesen baina asmo onekoek bere betebeharra maiz zaildu egin: Arthur Carlson izaera onbera baina zalantzakorra duen zuzendari nagusia, Herb Tarlek gominadun komertziala, Les Nessman albiste emaile arazotsua. Gainontzeko lankideen artean honako hauek daude: Jennifer Marlowe idazkari ilehori ederra, Bailey Quarters lankide berri, saiatu eta gaztea, Johnny Fever doktorea, disck jockey beterano eta zinikoa, bai eta New Orleans hiritik etorri berria den Venus Flytrap disc jockey funkyzalea. Noizbehinka irratiko zuzendari nagusia den Arthur Carlsonen ama ere azaldu ohi da, Carlson andrea, irratiaren jabea, itxuraz zakarra den negozio emakumea.

Pertsonaiak

Kanpo loturak