WOW seinalea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wow seinalea

WoW seinalea, astronomia arloan, egundaino, jatorri estralurtar bat izan lezakeen eta izaki adimentsuek igorria izan litekeen jasotako irrati igorpen bat ezagutzen den izena da.

1977ko abuztuak 15ean, 23:16 orduan, Big Ear irratiteleskopioak, jatorri ezezaguneko irrati seinale bat jaso zuen 72 segundoz, Sagitarius konstelazioaren mendebaldeko zatitik zetorrena, eta atzeko zaratak baino 30 aldiz intentsitate gehiagokoa zena.

Erabilitako protokoloaren arabera, seinale hau ez zen grabatua izan, baizik eta behatokiko ordenagailuak erregistratua, horretarako espreski diseinatutako jarraikako paper baten zatian. Egun batzuk beranduago, Ohio Estatuko Unibertsitateko irakasle gaztea zen Jerry R. Ehmanek, bolondres bezala SETI egitasmoan lanean ari zena ordenagailuaren erregistroak gainbegiratzen, ordurarte irratiteleskopio batek detektatu zuen ez ohiko seinalerik intentsoena ikusi zuen harriturik. Seinalea, Wow bezala ezagutua izan zen, Jerryk jarraikako paperean idatzi zuenaren ondorioz, bere sorpresa eta emozioa adieraziz. Seinale horren sekuentzia, 6EQUJ5 izan zen.

Gaur egun,, irrati seinale hau, izaki estralurtar adimentsuengandik edo teleskopioaren behaketa eremuaren barnean zegoen sateliteren batengandik ote zetorren ikertzen jarraitzen da.

Norantza beretik seinale bat jasotzeko ondorengo saiakera guztiek, ez dute ezer ez ohikorik aurkitu.

Banda zabalera eta maiztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinalearen banda zabalera, 10 kilohertzio baino txikiagoa da. Maiztasunari dagokionez, bi balio ezberdin eman dira: 1420,356 megahertzio eta 1420,456 megahertzio. Edozein kasutan, maiztasun horiek, hidrogenoaren trantsizio hiperfinaren maiztasunetik gertu daude. Maiztasun hori, nazioarteko hitzarmenengatik, igorpena debekatuta dagoen irrati espektruaren zati da.

Bi balizko ekuatore koordenatu proposatzen dira:

  • Igoera zuzena: 19h22m22s ± 5s
  • Igoera zuzena: 19h25m12s ± 5s

Bi koordenatuek -27°03´ ± 20´ deklinazioa dute. ( B1950.0 garaia).

Balizko azalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6EQUJ5 hizki eta zenbaki kodeak, esanahi zehatz bat du.

Espaziotik jasotako intentsitateak, honela kodetzen dira:

  • 0 = 0 intentsitatea
  • 1etik 9ra = 1etik 9rarteko intentsitatea
  • "a", "b" = 11 intentsitatea, 12 intentsitatea eta hala jarraituz.

"U" balioa (30.0 eta 30.999 bitarteko intentsitatea), teleskopiak sekula erregistraturiko handiena izan zen.

Big Ear teleskopioa, tinko zegoen, eta Lurraren errotazioa erabiltzen zuen zerua aztertzeko. Lurraren errotazio abiaduragatik eta teleskopioaren behaketa tarteagatik, honek, edozein puntu, soilik 72 segundoz azter zezakeen. Horregatik, ziurtzat jotzen da seinale estralurtar bat 72 segundoz zehazki erregistratuko litzatekeela, eta seinale horren intentsitatearen grabazioak, igoera etengabe bat izango zuela lehenengo 36 segundoetan (seinalea, teleskopioaren behaketa tartearen erdira iritsi arte), ondoren, pixkanaka beherantz joango litzatekeelarik. Horregatik, WOW seinalearen iraupenak, 72 segundo, zein bere formak, jatorri estralurtar bat adieraziko lukete.

Fenomeno hau azaltzen saiatzen diren hiru hipotesi daude:

  • Seinalea, orbita une horretan zeharkatu zuen satelite artifizial baten irrati igorpen batetik dator.
  • Irrati igorpena, potentzia handiko gertaera astronomiko baten ondorioa izan zen.
  • Seinaleak, bere jatorria, igorgailu indartsu bat duen zibilizazio estralurtar batean du.

Azken honi buruz, suposaketa asko egin dira, beste zibilizazio batekin komunikatu nahi izanez gero, hidrogenoaren maiztasuna erabili beharko litzatekeela argudiatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: WOW seinalea Aldatu lotura Wikidatan