W S. Merwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

William Stanley Merwin (New York, 1927ko irailaren 30a) estatubatuar poeta eta itzultzailea da. 1971ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen The Carriers of Ladders (1970, Eskailera-eramaileak) poema-bildumarengatik. Merwinen poemak bizitasun handikoak dira, eta inpertsonalak, aldi berean. Bakardadeaz, indarkeriaz, heriotzaz eta balio moralez idazten du, besteak beste. Izadiari eta animaliei buruz ere idatzi zuen hasierako poema-bildumetan: The Dancing Bears (1954, Hartz dantzariak) eta Green with Beasts (1956). Poema ezagunenak The Lice (1967, Zorriak) liburuan daude bilduta. Beste zenbait lan aipagarri Opening the Hand (1983, Eskua zabalduz), Travels (1993, Bidaiak) eta The Vixen (1996) dira. Itzultzaile gisa, gaztelaniazko eta frantseseko literatura-lanak itzuli ditu, batez ere, The Poem of the Cid (1959) eta The Song of Roland (1963), besteak beste. Hitz lauz idatzi dituen lanen artean, The Miner's Pale Children (1970, Meatzariaren haur zurbilak), Houses and Travellers (1977, Etxeak eta bidaiariak) eta Regions of Memory (1986, Memoriaren eskualdeak) dira nagusiak. 2008an, The Shadow of Sirius argitaratu zuen, eta 2009ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen bigarrenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: W S. Merwin Aldatu lotura Wikidatan