Aravah

Koordenatuak: 30°25′01″N 35°09′05″E / 30.416944444444°N 35.151388888889°E / 30.416944444444; 35.151388888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wadi Araba» orritik birbideratua)
Aravah
Datu orokorrak
Motabasamortu
Luzera166 km
Geografia
Map
Koordenatuak30°25′01″N 35°09′05″E / 30.416944444444°N 35.151388888889°E / 30.416944444444; 35.151388888889

Aravah[1]Aravah harana bezala ere ezaguna— (hebreeraz: עֲרָבָה‎, HaArava, "sabana", "basamortua"; arabieraz: العربة‎, Al 'Araba) Asiako mendebaldean dagoen haran bat da. 166 kilometroz hedatzen da Itsaso Hilaren hegoaldeko kostaldetik Eilat-Aqabako golkoraino, Itsaso Gorrian. Israelgo Negev basamortuaren eta Jordania hegoaldearen arteko muga egiten du. Biblian, hebrearrek igaro zuten Egiptotik Irteera egin zutenean, eta, "Gatzaren Harana" ere deitzen zaio.

Aravah harana, jatorri tektonikozkoa da, Afrika ekialdeko Rift Haran Handiaren barnean dagoena. Hiru eremutan banatzen da, hegoaldetik iparraldera: lehena, Itsaso Gorriaren kostaldetik abiatuta 77 kilometroz hedatzen dena, 227 metroko altueraraino iristen dena, bigarrena, hurrengo 74 kilometroetan hedatzen dena, bere altuera, pixkanaka, jaisten doana, honela, hirugarren eta azken eremura iritsi arte, 14 kilometroz hedatzen dena, Itsaso Hilaren hegoaldeko kostaldearen lautadari dagokiona, eta, bere altuera, itsasoaren mailaren azpitik 138 metrokoa dena.

Harana, oso lehor eta beroa da, amildegi koloretsuz eta mendi zorrotzez osatutako paisaia ikusgarriekin. Ia ez dago finkapenik mugaren beste aldean, Jordanian, Israelgo zatian, kibbutz gutxi batzuk baino ez dauden bitartean. Bi gobernuak, eskualdea garatzen saiatzen dira, Itsaso Gorritik Aravahraino ura eramango duen lurrazpiko tunel bat eraikitzea pentsatuta dutelarik, harana, neurri handi batean, itsasoaren mailatik egotea probestuz, honela, ura gatzgabetzeko balio dezakeen energia hidroelektrikoa sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]