Waffen-SS

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Waffen-SS indar armatuen ikurra.

Waffen-SS zirelakoak Schutzstaffel edo SS indar armatuen elitezko borroka talde bat zen. Heinrich Himmler komandantea buru zutelarik, Waffen-SS indar armatuek Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten. Gerra hau amaitu ostean buruzagietako batzuk gerra krimenengatik epaituak izan ziren.

Alderdi Naziaren babes eta borroka unitate gisara ekin zioten, azkenik 950.000 gerlariz osatutako indar armatu bat bilakatu zen arte, horietatik 352.000 inguru gerra ekintzan hil ziren, eta beste 50.000 desagertutzat jo ziren.

Waffen-SS ikurpean 25 herrialde ezberdinetako gizonak borrokatu ziren. Nurenbergeko epaiketetan Waffen-SS indar armatuak gerra basakeri eta krimenetan parte hartu zuten erakunde kriminal gisara epaituak izan ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Waffen-SS Aldatu lotura Wikidatan