Wake Me Up (Avicii)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wake Me Up (Avicii)
Aviciiren singlea eta kanta
Egilea(k)Avicii
Argitaratze-data2013
IzenburuaWake Me Up
Banatze bideaMusikaren deskarga
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika, dancea, folktronica (en) Itzuli eta folk-pop (en) Itzuli
DiskoetxeaUniversal Music Group
Deskribapena
Honen parte daTrue
Ekoizpena
EkoizleaAvicii
HitzakAloe Blacc (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

Spotify: 0nrRP2bk19rLc0orkWPQk2 Last fm: Avicii/_/Wake+Me+Up Discogs: 574893 Allmusic: mt0047853764 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube eta YouTube
Aviciiren kronologia
Green Lights (en) Itzuli, X You (en) Itzuli eta We Write the Story (en) Itzuli Wake Me Up (Avicii) You Make Me (en) Itzuli

Wake Me Up (euskaraz Esna Nazazu) Avicii suediar DJaren abesti bat da. Aloe Blacc estatubatuar abeslaria eta Incubus estatubatuar rock musika taldeko Mike Einziger gitarrajolearen kolaborazioak ditu. Musika elektronikoa eta country estiloak uztartzen ditu.

2013ko ekainaren 17an single gisa plazaratu eta urte berdineko irailaren 17an True diskoaren barnean argitaratu zen. 2013ko udako abestietako bat izan zen, udan nahiz udazkenean Euskal Herrian Euskadi Gaztean maiz entzungai jarri ohi zutelarik.

Abestian behin eta berriz errepikatzen den bertso edo bisak honakoa dio:

« Hortaz, esna nazazu dena amaitzean,
jakintsu eta zaharragoa izango naizenean,
denbora guzti honetan nire kaxaz bilatzen aritu naiz,
eta galduta nengoela ez nekien.
»

Bitxikeria gisa, Irlandako Coláiste Lurgan ikastetxeko ikasleek abesti honeen irlanderazko bertsioa moldatu zuten, estreinatu eta berehala herrialde hartan arrakasta izan eta gazte jendearen artean hedapen handia izan zuelarik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]