Waldegraveren ebazkizun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Probabilitate teorian, Waldegraveren ebazkizuna Pierre Raymond de Montmort matematikariak 1713. urteko bere Essai d'analyse sur les jeux de hasard (euskaraz, Ausazko jokoen gaineko azterketarako entsegua) izeneko liburuko bigarren argitalpenean azaltzen duen ebazkizun bat da, Waldegrave izeneko batek gutunez planteatzen diona. Ebazkizunaren inguruan Nicolas Bernoulliren eta Montmort beraren arteko gutun trukaketa eta eztabaida eragin zuen, Montmorten liburuan bertan azaltzen dena.

Jatorrizko bertsioan, hiru pertsona galdu ala irabazi motako joko batean hasten dira. Galtzen duen jokalariak txanpon bat jarri behar du mahai gainean. Jarraian, hirugarren jokalariak jokatzen du irabazlearekin, galtzen duenak txanpon bat jarri beharko duela. Jokoa jokalari batek beste jokalari guztiei jarraian irabazi dienean bukatzen da. Ebazkizunean jokalari bakoitzak irabazteko duen probabilitatea, jokoa aldi kopuru jakin batean zehar bukatzeko probabilitatea eta jokalari bakoitzaren irabazien itxaropena galdetzen dira. Ebazkizuna n jokalarien kasura zabal daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ebazkizunaren historia eta Waldegrave izeneko pertsonari buruzko ikerketa: (Ingelesez) The Probelm of Waldegrave, David Bellhouse, Electronic Journal for History of Probability and Statistics-Journal Electronique d'Histoire des Probabilités et de la Statistique, ISSN 1773-0074. 3. bol, 2. zbk., 2007-12.