Walia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Walia
Walia

415 – 418
Aurrekoa Sigeriko
Ondorengoa Teodoriko I.a

Jaiotza  ?
?
Heriotza 418
?

Walia (gotikoz Walja; ? – 418) errege bisigodoa izan zen.

Ataulfo hil eta berehala, Sigerikok honen sei seme erail eta Gala Plazidia bere alarguna eraso zuenez, Waliaren aldekoek feud (mendeku) hartu eta erreinaldiaren zazpigarren egunean Sigeriko hil zuten.[1]

Tolosa Okzitaniakoa hautatu zuen bere hiriburu. Honorio enperadorearekin itun (foedus) bat sinatu zuen. Itun honen bitartez, 600.000 gari-modiusen truke bisigodoek Gala Plazidia bere anaiari itzuli eta 409an Iberiar penintsulan sartutako barbaroak egotzi behar zituzten. Bi urtetan, Betikan zeuden bandalo silingoak eta Lusitaniako alanoak sarraskitu zituzten. Bandalo asdingo eta suebiarrak botatzear zeudela, enperadoreak bisigodoei Akitania eman zien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Montpalau, Antonio (1792), Compendio cronológico-histórico de los soberanos de Europa, I .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walia Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.