Wall Street

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wall Street

Photos NewYork1 032.jpg
New York Stock Exchange kaletik ikusita
Herrialdea
Estatua
 AEB
 New York
Wall Street non dagoen adierazten duen New York-ko/-go/-eko mapa
Wall Street
Barrutiaren kokapena New York hirian.
Koordenatuak: 40°42′23″N 74°00′34″E / 40.70639°N 74.00944°E / 40.70639; 74.00944Koordenatuak: 40°42′23″N 74°00′34″E / 40.70639°N 74.00944°E / 40.70639; 74.00944

Wall Street New Yorkeko Lower Manhattan auzoan dagoen kalea da. Ekialderantz jotzen du, Broadwayetik South Streetera, East Riverretik gertu. Hiriko finantza gunea da. Bertan New York Stock Exchange izeneko burtsa dago, munduko kapitalizazio handirik dituena[1]. Denboraren poderioz, kalea ez ezik inguruko auzoko izena ere bada[2].

NYSE egoteaz gain, NASDAQ, AMEX, NYMEX edo NYBOT burtsek ere bertan dute egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1625ean, Hudson ibaiaren ahoan, Mendebaldeko Indietako Nederlandar Konpainiak Amsterdam Berria sortu zuen, ibaian zehar abiarazitako larru salerosketa kontrolatzeko aukera ematen zien kokalekua. 1653an, bertakoen nahiz ingelesen erasoez babesteko, kolono herbeheretarrek zurezko eta buztinezko hesia eraiki zuten Amsterdam Berriko iparraldeko mugan. Edo zuzen esanda, hesia eraikitzeko agindu zuten, harresia benetan jaso zutenak 1627tik aurrera koloniara eramandako esklabo afrikarrak izan baitziren[3]..

Handik urte batzuetara ingelesek hesia bota arren, Wall Street (harresiaren kalea) izenak oraindik esklaboek eraikitako babes horren ondorio da. Eta hesia eraikitzeaz gain basoak soildu zituzten eta bideak, errotak, etxeak, kaia, espetxea eta holandarren eliza ere jaso zituzten, geroago ingelesen eliza eraikiko zuten bezalaxe[3].

XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran, hiriak dagoeneko New York zuen izena, ingelesen eskuetan zegoen, eta esklaboen lana oinarri, hazkunde bizia izan zuen. Doako langile haiei are eta probetxu handiagoa ateratzeko aukera zegoela ikusirik, esklaboen salerosketan hastea erabaki zuten hiriko merkatariek. 1711n New Yorkeko udalak hiriko lehen esklabo azokaren sorrera onartu zuen eta, hain zuzen, merkatua Wall Streeten jartzea erabaki zuten. Meal Market (janari azoka) esaten zioten garaua eta haragia ere saltzen zutelako, baina negozio nagusia gizakien salmenta zen, eta berehala Wall Street erabakigarria izango zen esklaboen Atlantikoan zeharreko merkataritzan. Giza salgai gehienek hirian denbora gutxi egin arren, XVIII. mendearen lehen erdian New Yorkeko biztanleen %20 esklaboak ziren[3].

Esklabo ontziak Afrikatik New Yorkera iristen ziren eskulanez gainezka, nagusiki kotoi sailetan jarduteko. Bide batez, kotoia bera New Yorketik banatzen hasi ziren. Itsasontzien aseguru-etxeek, merkatari handiek eta bidaiak nahiz lurjabeen jarduerak finantzatzen zituzten bankuek ere “inbertsioetatik” hurbil egon nahi zuten eta, hala, geroz eta negozio gehiago bildu ziren giza azokaren inguruan[3].

1792ko maiatzaren 17an, Wall Streeteko 68. zenbaki pareko platano baten gerizan, 24 artekarik eta merkatarik hitzarmena sinatu eta New Yorkeko Burtsa izango zenaren hazia erein zuten. Horrenbestez, gaur egun Wall Streeten kotizatzen duten enpresa ezagun askok esklaboen salerosketan inbertituz ekin zioten bideari: Bank of America, Aetna Insurance, J.P. Morgan, Lehman Brothers, Wachovia Bank, Royal Bank of Scotland...[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wall Street Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.