Wallace Beery

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wallace Beery
Wallace Beery
Datu pertsonalak
Jaio 1885eko apirilaren 1a
Kansas City, Missouri (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1949ko apirilaren 15a
Beverly Hills, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)

Wallace Beery (1885eko apirilaren 1a1949ko apirilaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, berrehun film baino gehiagotan aritu izan zena eta Oscar saria irabazitakoa. Gogoangarria da Altxor uhartea filmean egin zuen Long John Silver pirataren antzezpena.

Hasierako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansas Cityn jaio zen 1885ean eta anaietako bi ere aktoreak izan ziren. Hamasei urte zituenean Ringling Brothers zirkuan hasi zen lanean, elefanteen hezitzailearen laguntzaile. Bi urtean ibili zen jardun horretan, leopardo batek zauritu zuen artean. New Yorkera jo zuen lan bila eta aktore hartu zuten musikal baterako. Handik gutxira zinemarako lehen lanean hartu zuen parte: His Athletic Wife (1913). 1915ean emazte zuen Gloria Swanson handiarekin batera agertuko da Sweedie Goes to College filmean. Zurrutak eta jeinu txarrak harreman hura pikatura bidali zuten. Sasoi horretan Wallacek gaiztoen rolak osatuko ditu pantailan.

Zinema mutua zen garai hartakoak dira Beeryren lan garrantzitsu asko. Arthur Conan Doyleren izen bereko eleberrian oinarritutako The Lost World filmean Challenger maisuarena egin zuen (1925) edo Robin Hood delakoan Rikardo erregearena egin zuen Douglas Fairbanks alboan zuela (1922). Hor dira honako film hauek ere: Last of the Mohicans (1920), The Round-Up (1920; Roscoe Arbucklerekin), Old Ironsides (1926), Now We're in the Air] (1927), The Usual Way (1913), edo Beggars of Life (1928; Louise Brooksekin).

Aldirik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemak ahotsa eta soinua bereganatu zituenean, Beery aldi batean lan barik gertatu zen, baina handik gutxira Irving Thalberg ekoizleak ez zuen erreparorik izan Metro-Goldwyn-Mayerera erakartzeko.

Kartzela gai zuen 1930eko The Big House filmean agertu zen, eta lan horrek Oscarrerako izendapena ekarri zion. Hurrengo urtean irabazi zuen aipatu saria, The Champ filmean egindako lanagatik. 1934an klasiko bihurtu den Altxor uhartean, Long John Silver pertsonaia biribildu zuen; eta urte berean Venezian saritu zuten Viva Villa! filmagatik; Pancho Villa zen pelikula horretan. Hauek ere Beeryren antzezpenak izan ziren: Billy the Kid (1930), The Secret Six (1931), Hell Drivers (1931), Grand Hotel (1932), China Seas (1935)… 30eko hamarkadan Beery Hollywooden ondoen ordaindutako aktoreetako bat izan zen, eta MGM estudioetan soldata onena jasotzen zuena, horrela ezarria baitzuen kontratuan: edozein aktorek baino $ 1 gehiago irabazteko eskubidea zuen. Hurrengo urteetan bere ibilbidea gainbehera etorri zen. 64 urte zituenean, 1949an, bihotzekoak jota hil zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademiako Sariak eta Izendapenak

  • 1930 Izendatua The Big House
  • 1932 Irabazle The Champ


Kanpo loturaklinks[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wallace Beery Aldatu lotura Wikidatan