Wallace Lerroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego-ekialdeko Asia eta Australasia banatzen dituen irudizko lerroa

Wallace Lerroa, Insulindiaren bidez muga biogeografiko bat adierazi eta Asia eta Ozeania banatzen dituen irudizko lerro bat da. Animaliak, eta, neurri txikiagoan, landareak, nabarmenki ezberdinak dira alde bakoitzean, hurbiltasun geografiko eta antzekotasun klimatikoa gora-behera, eboluzio historia bananduak islatuz. Lerroa, Bali eta Lombok uharteen artetik igarotzen da, Javatik ekialdera, Borneo, mendebaldean utziz, eta Sulawesi artean jarraitu eta Filipinak uharteetako hegoaldetik igarotzen da azkenik. Lerroaren ipar-mendebaldean, Hego-ekialdeko Asiako bereizgarria da, eta, hego-ekialdean, berriz, australasiarra, Ginea Berria, Australia eta Ozeano Barearen hego-mendebaldeko uhartedi ugaritan hedatzen dena.

Lerroaren egungo eta azaleko behaketa baten ondorioz, irudizkoa dela pentsa daiteke, baina muga fisiko garrantzitsu batekin bat dator, Wallace fosarekin, alegia, Eurasiar eta Australiar plaken arteko mugatik gertu subdukzio bidez eragindako urazpiko osin zabala.

Laugarren aroko glaziazio garaietan, gaur egun uraren mailaren azpitik dauden eskualdeak, lerroaren bi alboetatik, agerian geratu ziren, fosaren gaineko itsasarte baten bidez bananduak, honela, animalien migraziorako oztopo izan zelarik. Azken glaziazio aroan (Würm glaziazioan), lerroaren mendebaldean, Sonda azpikontinentea agertu zen, eta, ekialdean, Sahul, biak, 100 kilometro baino gutxiagoko tarte batez bananduak. Hominidoen hedapenean, fosa eta lerro horiek, ia gaindiezinezko oztopo izan ziren Australasia alderantz igarotzerako orduan, hasiera batean, Homo erectusaren forma modernoek gainditutakoa (espezie honetatik, Homo floresiensisa datorrelarik, Flores uhartean aurkitu zena, 2004an, lerroaren ekialdean) eta ondoren, Homo sapiensak, egungo espezieak, dirudienez, duela 70.000 urte, horretarako, almadia edo enborrez eginiko baltsa primitiboak erabiliz.

Izena, Alfred Russel Wallacen omenez du, Insulindia 1860 inguruan aztertu zuen naturalista eta geografo ingelesa. Darwinekin batera, hautespen naturalean oinarritutako eboluzioaren teoriaren egileetako bat izan zen.