Walter Eucken
Wikipedia(e)tik
Walter Eucken alemaniar ekonomialaria izan zen (Jena, 1891 - Londres, 1950). Friburgoko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1927. urtean, eta hiri horretako eskola neoliberaleko maisu garrantzitsuenetakoa izan zen. Bere ideia neoliberalak gogor kritikatu zituen Schneiderrek. Harena da Grundlagen der Nationalökonomie obra (1941, Ekonomia nazionalaren oinarriak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
