Walter Gropius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bauhaus Dessau eskola
Bauhaus Dessau eskolako sarrera
Dessauko irakasleen etxea

Walter Gropius (Berlin, 1883 maiatzaren 18Boston, 1969 uztailaren 5) arkitekto alemaniarra izan zen, Bauhaus eskolako arkitektoa Peter Beherensekin batera eta bertako zuzendaria izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gropiusek arkitektura ikasi zuen Municheko eta Berlin-Carlottenburgeko unibertsitateetan. 1907 eta 1910 urteen artean Peter Beherensekin lan egin zuen, haren eragin handia jasoaz. 1910. urtean Werkbundeko - diseinatzaileen lana, ekoizpen industrialarekin koordinatzeko erakundea - kide bilakatu zen. Werkbunden Arts&Craftsen bidea jarraitzen du beraz, aldaketa batzuekin ordea: Alemaniako estatuak finantzatzen zuen erakundea zen; artistak, industrietako arduradunak, politikariak eta funtzionariak parte hartzen dute. Kunstwollen kontzeptua bere egin zuen: garai berri bati, eraiketa prozedimendu berri batzuekin, gogo artistiko ezberdin bat dagokio, eta horrekin, arkitektura berri bat.

1919an Weimaren, Bauhaus arte eta lanbide eskola sortu zuen. 1928a arte izan zen eskolako zuzendaria. 1925ean, beste hiri alemaniar batera aldatu zuen eskola, Dessaura.

1935ean Ingalaterran ezartzen da, nazismoak alemaniar sortzaileen garapena oztopatzen zuelako. 1936.ean Harvard Unibertsitateko irakasle postua lortzen du, eta AEBn ezarri zen betiko.

Lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Gropius Aldatu lotura Wikidatan