Walter Guevara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Walter Guevara Arze (Cochabamba, Bolivia, 1911ko martxoaren 12a - La Paz, Bolivia, 1996ko ekainaren 20a) boliviar politikaria izan zen. Errepublikako behin-behineko lehendakari izendatu zuten 1979an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen San Andresko Unibertsitatean, La Pazen, eta Gizarte Zientzietako ikasketak Chicagoko Unibertsitatean. Víctor Paz Estensoro eta Hernán Siles Suazorekin batera, Nazio Mugimendu Iraultzailea (MNR) sortu zuen. Kanpo Arazoetako ministro izan zen Paz Estensororen lehendakaritzapean, 1952tik 1956ra, eta orobat Siles Suazoren lehendakaritzapean ere, 1956tik 1960ra. Azken honen agintaldian ere Barne-ministro izan zen, eta Boliviako enbaxadore Amerikako Estatuen Erakundean (AEE) eta Nazio Batuen Erakundean.

1960ko hamarraldian MNR barruko tirabirek lau sektoretan hautsi zuten alderdia. Guevara Arcek, talde disidenteen buru, Alderdi Iraultzaile Benetakoa (PRA) sortu zuen azkenik. Hugo Banzer jeneralaren erregimen gogorraren aurkari zorrotzenetako bat bihurtu zen, batez ere nazioarteko politikari zegokionez. 1979ko abuztuan Boliviako behin-behineko lehendakari hautatu zuten urtebeterako. Handik gutxira, baina, Alberto Natusch jeneralak kargutik bota zuen indarrez, Santu Guztien Eguneko Sarraskian, 1979ko azaroaren 1ean. 1983tik aurrera Boliviako enbaxadore izan zen Venezuelan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]