Walther von Reichenau
Wikipedia(e)tik
Walther von Reichenau Alemaniako mariskala izan zen (Karlsruhe, 1884 - Errusiako frontea, 1942). Lehen Mundu Gerran, zalditeriako ofiziala izan zen. Hitlerrekin oso harreman onak izan zituen. Hitlerren eta gudarosteko buruen arteko elkar-aditzea bideratu zutenetariko bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Poloniako eta Frantziako kanpainetan parte hartu zuen. 1940an, mariskal izendatu zuten, eta, 1941ean, Ekialdeko Frontera bidali zuten. Urte bereko abenduan, Hegoaldeko Gudarostearen buru izendatu zuten, Rundstedten ordez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.