Wardriving

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wardriving praktikatzeko antenaz hornitutako autoaren itzala.

Wardriving, hainbat hacker-ek eginiko praktika bat da. Tresna egokiak erabiliz, sare informatiko harigabeak bilatzean datza.

Praktika honetan, ordenagailu bat eta wifi sareetara sarrera edukitzeko beharrezko gailuekin kaleetan zehar ibiltzean datza. Software egoki baten bidez, ordenagailuak aurkitzen dituen sareen erregistro bat gordetzen du eta zenbait kasutan gainera, GPS baten laguntza erabiltzen da sare hauen kokalekua ere erregistratuz.

Horrela, mundu guztian dauden sare harigabeen erregistro global bat izatea du helburu praktika honek. Horren adierazgarri dira interneteko zenbait orri [1]. Bertan, edonoren eskuragarri dago munduko sare harigabeen kokalekua eta mota.

Hala ere helburu hori ez du praktika hau egiten duten guztien asmotan, zenbait pertsona, sare horietan jabearen baimenik gabe sartzeko asmoz ibiltzen baita. Eta hortik, praktika honek izan dezakeen konnotazio negatiboa. Aktibitate honetakoekintzak justifikatzeko, uhinak airean daudela eta beraiek airetik hartu besterik ez dutela argudiatzen dute wardriving praktikariek.

Wardriving tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wardriving praktikatzeko zenbait hardware eta software tresna behar dira:

  • Mugitzeko modua, bai oinez, autoz edo garraio publikoaren bitartez.
  • Ordenagailu mugikorra edo PDA.
  • Wifi txartela (bai PCMCIA, USB edo barne txartela).
  • Software egokia.
  • GPS (ez da beharrezkoa).

Oinarrizko wardriving-a praktikatzeko, ez dira espezifikazio tekniko edo software konplikaturik erabili behar, baina wardriving teknika aurreratuak erabiltzeko, tresna konplexuagoak erabili behar dira.

Beharrezko softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wardriving praktikatzeko software gehiena, software librea da, zenbait programa komertzial aurkitzen diren arren. Beharrezko softwarea, bi kategoriatan banatu dezakegu:

  • Sareak aurkitzeko softwarea wifi txartelak, aurkitzen dituen sareak ikusi eta haien zenbait karakteristika erakusten dituzte. Windows sistemetan Network Stumbler [2] eta Linux sistemetan Kismet dira ezagunenak.
  • Sareen segurtasuna bortxatzeko softwarea Bai WEP edo WPA bidez babesturiko sareen segurtasuna txikitu daitezke zenbait erasoen bidez. Hauek, programa berezien bidez egiten dira hala nola weplab (Linux/Windows), aircrack (Linux/Windows), cowpaty (Linux), CommView (Windows)...

Wifi txartelen chipsetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wifi txartelak, zenbait eraso egiteko gai izateko chipset berezia izan behar dituzte, ezagunenak eta erabilienak Wardriving-aren praktikatzaileen artean, Atheros, Orinoco, ipw2200 daude.

Wifi sareentzako segurtasun gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wifi sareek, zenbait segurtasun gomendio jarraitu beharko lituzkete, inolako intrusiorik nahi ez baldin badu, honek gure informazio pertsonala arrisku handian jartzen baitu.

Horretarako zenbait gomendio:

  • Enkriptazioa erabiltzea. WEP edo hobea den WPA
  • Beharrezkoa ez denean itzaltzea
  • Sarrera puntua (AP) beste sub-sare batean jartzea
  • IPSec protokoloa erabiltzea sare honetan
  • SSID edo sare identifikatzailea ez bidaltzea saran zehar.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wifi segurtasunari buruzko hainbat gomendio