Warren Buffett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Warren Buffett
Warren Buffett
Warren Buffet Kansas School of Business unibertsitateko ikasleekin solasean, 2005eko maiatza.
Datu pertsonalak
Izen osoa Warren Edward Buffett.
Ezizena Oracle of Omaha
("Omahako orakulua")
Sage of Omaha
("Omahako Salbia")
Legendary investor Warren Buffett
("Kondairazko Warren Buffet inbertsorea")
Jaio 1930eko abuztuaren 30a
(83 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Omaha, Nebraska (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Susan Thompson (1952–2004)
Astrid Menks (2006–)
Seme-alabak:Susan Alice
Howard Graham
Peter Andrew

Warren Edward Buffett (1930eko abuztuaren 30a, Omaha, Nebraska) estatubatuar inbertsore, empresari eta filantropo edo gizazalea da, Berkshire Hathaway konpainiaren akziodun nagusia ere bada. Munduko inbertsore arraskastatsuenatzat jo izan ohi da. 52 mila milioi dolar inguruko dirutza pertsonala du, 2008ko otsailaren 11an Forbes ekonomia aldizkariak munduko pertsonarik aberatsenaren postuan jarri zuen, halere urte hartako irailaren 17an Bill Gatesek postu hori bereganatu zuen. 2010ean Forbes aldizkariaren arabera Buffett sailkapen horretako hirugarren postuan kokatzen zen, aurretik, lehenbiziko postuan Carlos Slimm, eta bigarren postuan Bill Gates zeudelarik.

Sarritan Omahako orakulua ezizenez ezaguna da. Buffett bere inbertsio balorearekiko duen atxikimenduarengatik ezaguna da, baita estura edo austeritate pertsonalaren inguruko bere filosofiarengatik ere, nahiz eta dirutza izugarri handiaren jabea izan. Bere urteko soldata 2006ean 100.000 dolar inguruko izan zen, kopuru hau beste konpainia batzuetako goi-zuzendarien soldatak baino askoz baxuagoa da. 1958an Omahann 31.500 dolarren truk erosi zuen etxe berberan bizi da, etxebizitza honen gaur egungo balioa 700.000 dolarretara igo delarik.

Buffett filantropo ezaguna izateagatik ere ezaguna bada. 2006an bere dirutza karitatea egiteko lagako zuela iragarri zuen; dirutza honetako %99a Bill eta Melinda Gates Fundaziora joan delarik. 2007an Time aldizkariko munduko 100 pertsona eragingarrienen sailkapenean ezarri zuen. Buffet Grinnell Collegeko Sindikoen Elkargoko kidea ere bada.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Buffett Aldatu lotura Wikidatan