Warren Christopher
Warren Minor Christopher (Scranton, Ipar Dakota, AEB, 1926ko urriaren 27a - Los Angeles, Kalfornia, AEB, 2011ko martxoaren 18a) diplomatiko eta politikari estatubatuarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Fiskal nagusiaren laguntzaile (1967) eta estatu-idazkariorde (1977-1981) izan zen Lyndon Johnson eta Jimmy Carterren agintepean. Panamako Kanalaren Hitzarmenean eta Iranen bahitutako estatubatuarren askapenerako negoziazioan (1981), diplomatiko zuhur eta zorrotz gisa nabarmendu zen.
Bill Clinton presidenteak estatu-idazkari izendatu zuen (1993), eta kargu horretan zegoela lehertu ziren Jugoslavia izandakoaren eta Somaliako auziak. Horiek konpontzeko gai ez zela-eta, dimisioa aurkeztu zuen, baina Clintonek ez zion onartu. Ekialde Hurbileko eta Bosniako auziak (Daytongo hitzarmena) konpontzen ahalegindu zen bereziki. 1996an, Clinton berriz presidente hautatu zutenean, utzi egin zuen kargua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.