Washingtongo Arte Galeria Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Washingtongo Arte Galeria Nazionalaren mendebaldeko eraikina
National Gallery of Art
Museoko margolanik garrantzitsuena: Ginebra de Benciren erretratua, Leonardo da Vincirena.

Washingtongo Arte Galeria Nazionala (ingelesez National Gallery of Art edo NGA), AEBetako hiriburua den Washington Hiriko National Mallean dagoen arte museo bat da.

Museoa 1937an sortu zen, AEBetako Kongresuaren akta baten bidez, eraikuntzarako funtsekin eta Andrew W. Mellonen bilduma handi batekin. Samuel H. Kressek bere laguntza eman zuen arte italiarreko jatorrizko bildumarentzat. Funtsezko erreferentzia puntua museoaren hasieran, Ermitage museoari erosi zion margolan talde bat izan zen, sobietar gobernuak saltzea onartu zituena dibisak lortu ahal izateko.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa, lurrazpiko pasabide batez elkarlotutako bi eraikinez osatua dago. Jatorrizko eraikina, gaur egun mendebaldeko eraikina bezala ezagutzen dena, 1941eko martxoak 17an ireki zen. Estilo neoklasikokoa da, Agriparen Panteoia gogorarazten duten zutabedun arkupe, ganga eta kupula batekin. Hego simetriko batzuk ere baditu kupularen albo banatan. Proiektua, John Russell Popena da, honek Washingtonen duen beste lan handia, Thommas Jeffersonen Memoriala delarik.

Washingtongo Arte Galeria Nazionalaren ekialdeko eraikina

Ekialdeko eraikinaren diseinua, Ieoh Ming Pei arkitektoarena da, eta hau ere geometrikoa da, zatikatua den arren, mendebaldeko eraikinaren klasizismoarekin alderatuz. Airetik, elkarlotutako diamanteetan pentsarazten du. Ekialdeko eraikinak, bere ateak, 1978an ireki zituen.

Ekialdeko eraikinak, europar artisten eskultura eta margolan bilduma zabal bat du, Erdi Arotik XIX. menderarte hartzen duena, artista iparamerikarren XX. mendearen aurreratzaile diren lanekin. Museoko lanik garrantzitsuenen artean, hainbat margolari ospetsurenak daude: Rafaelo, Johannes Vermeer, Rembrandt, Claude Monet, Vincent Van Gogh, eta AEBetan dagoen Leonardo da Vinciren margolan bakarra, Ginebra de Benciren erretratua, Liechtensteingo printzeen bildumatik datorrena.

Ekialdeko eraikina, arte moderno eta garaikidean zentratzen da, Pablo Picasso, Henri Matisse, Jackson Pollock, Andy Warhol eta Alexander Calderren lanak dituen bilduma batekin. Museoaren bulego nagusiak eta ikerketa zentru bat ere baditu.

Eskultura lorategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko eraikinaren mendebaldeko zatian, 7 kalearen beste aldean, Arte Galeria Nazionalaren eskultura lorategia dago. Lorategi honen 25.000 metro karratuak, iturri zirkular baten inguruan daude, harrizko eserlekuz inguratua dagoen iturria. Neguan, izotz gainean irristatzeko pista bezala erabiltzen da. Bertan erakusten diren eskulturak, Joan Miró, Louise Bourgeois, Roy Lichtenstein eta Hector Guimardenak dira.

Museoaren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Galeria Nazionala, diru publiko eta pribatuarekin finantzatzen da. AEBetako gobernu federalak, funtsak ematen ditu urteroko dohaintzen bidez, museoaren operazioetan eta bere mantenuan laguntzeko. Arte lan guztiak, programa bereziez gain, dohaintza pribatuei eta museoaren funtsei esker dira posible. Museoa, ez da Smithsonian Institutuaren zati, baina bai instituzio honek afiliazio konbenio bat duen 90 instituzio kultural baino gehiagoen zati.

Museoko zuzendaririk garrantzitsuenetako batzuk John Walter eta J. Carter Brown izan dira. Gaur egun, zuzendaria, Earl A. Powell III.a da.

Galeria Nazionaleko bi eraikinetarako sarrera, dohakoa da. Museoak, neguko egun guztietan irekitzen du, goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte (goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igandetan) eta ordutegi luzatu batekin udan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Washingtongo Arte Galeria Nazionala