Wasini uhartea

Koordenatuak: 4°39′50″S 39°22′41″E / 4.664°S 39.378°E / -4.664; 39.378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wasini uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera5 km
Zabalera1 km
Geografia
Map
Koordenatuak4°39′50″S 39°22′41″E / 4.664°S 39.378°E / -4.664; 39.378
UTC orduaUTC+03:00
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

Wasini uhartea Kenya estatuan hegoaldean dago, kontinenteko Shimoni hiritik hurbil, Indiako ozeanoan.[1] Koral uharte tiki bat da, 5 km luzerakoa eta kilometro bateko diametrokoa. Oso populazio eskasa du eta errepideak ez daude bertan. Hastapenentan Swahili kulturaren gune bat zen. Gaur egun Vumba herria bizi da Wasinin. Vumba herriak bantu hizkuntzako talde bat da, kivumba, eta baita ere swaili hitz egiten dute.

Uhartearen herri nagusiak Mkwiro eta Wasini dira.

Wasini uhartea oso herrialde pobrea da. Hemen Kenyako haur heriotzaren tasa altuena ematen da. Orokorrean oso atzeratuak bizi dira nahiz eta handik oso gertu, hamar kilometrotara, turismo handia erakartzen duen Kisite-Mpunguti Itsas Parke Nazionala izan; zoritxarrez bertan sortutako dirua ez da bertan gelditzen. Ur gezia eskuratzeko montzoien euriez baliatu behar dira ezen bertan ez baitago kasik iturririk.

Ekonomia ikuspuntutik arrantza da diru-iturri nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]