Wat Arun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wat Arun Chao Phraya ibaiaren ondoan

Wat Arun (tailandieraz วัดอรุณ, "Egunsentiaren Tenplua") Bangkoken (Thailandia) dagoen tenplu budista (wat) bat da. Tenplua Bangkok Yai-ko barrutian kokaturik dago, Chao Phraya ibaiaren mendebaldeko ibaiertzean. Tenpluaren izen osoa Wat Arunratchawararam Ratchaworamahavihara (วัดอรุณราชวรารามราชวรมหาวิหาร) da.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wat Arun-en ezaugarririk aipagarriena bere erdiko prang-a (Khemer-estiloko dorrea) da. Maila aldapatsuek bi terrazetara daramate. Iturriaren arabera, garaiera 66,80 m eta 86 m-ren artekoa da. 4 prang satelite txikiagok izkinak inguratzen dituzte. Prang-ak itsas maskorrez eta portzelanazko puskez ederturik daude, lehenago Txinatik Bangkok-era etorritako itsasontziek lasta bezala erabilitakoa. Prang-en oinarriaren inguruan antzinako txinatar soldadu eta animalien irudi ugari daude. Bigarren terrazaren gainean (Erawan zamalkatzen) Indra jainko hinduaren 4 estatua daude.

Wat Arun-en prang-a

Ibaiertzean txinatar estiloko 6 pabiloi (sala) daude. Pabiloiak granito berdez eginak daude, eta huste-zubiak dauzkate.

Prang-etatik hurbil Ordenazio-Aretoa dago, Rama II.a erregeak ustezko diseinatutako Niramitr Buda-ren irudiarekin. Ordenazio-Aretoaren aurreko sarrerak erdiko kapitel batekiko sabai bat dauka, koloredun zeramikaz eta koloredun portzelanak estalitako estuko-lanaz ederturik daude. Aurrealdean demonio edo tenpluaren jagoleen bi irudi daude.

Tenpluaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua, jatorriz Wat Makok (Oliba Tenplua) bezala ezaguna, Ayutthaya Thailandiako antzinako hiriburuaren egunetan eraiki zuten. Hurrengo aroan, Thonburi hiriburua zela, Taksin erregeak Wat Chaeng berrizendatu zion.

Tenpluak denboraldi laburrez Esmeraldazko Budaren anfitrioia izan zen, 1784an Wat Phra Kaew-ra mugitu zuten arte.

Rama II.a hurrengo erregeak Wat Arunratchatharam berrizendatu zion. Berak tenplua zaharberritu eta erdiko prang-a handitu zuen. Lana Rama III. erregeak amaitu zuen. Rama IV.a erregeak tenpluari Wat Arunratchawararam egungo izena eman zion.

Garai aldakorren ikurtzat hartuta, Wat Arunek 2005ean ofizialki lehen mendebaldarra ordenatu zuen, Sean Patrick estatubatuarra hain zuzen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko prang-a indiar kosmologiako Meru mendiaren ikurra da. Prang sateliteak Phra Phai haize-jainkoari sagaraturik daude.

Sarrerako bidean dauden demonioak Ramayanakoak dira. Irudi zuriak Sahassateja izena du eta berdeak Tasakanth.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wat Arun Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 13°44′38″N 100°29′19″E / 13.74389°N 100.48861°E / 13.74389; 100.48861