Wat Tyler
Wikipedia(e)tik
Wat Tyler ingeles iraultzailea izan zen (? - Londres, 1381). Jauntxoen gehiegikeriak zirela-eta (zergen igotzea), Kent aldean matxinatutako nekazari eta eskulangileen buru egin zen. 1381. urtean Londreseraino abiatu ziren, eta Canterbury eta Londresko dorrea eta zubia konkistatu ondoren, Rikardo II.a erregearekin negoziatu ahal izan zuen. Negoziazioak, ordea, eten ziren, eta sortutako istiluetan larriki zauritu zuten Tyler. Handik gutxira hil egin zen, eta bertan behera geratu ziren nekazari eta eskulangile matxinatuen eskariak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.