WebQuest

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen diren. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleak, 1995ean proposatu zuten. WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Esan bezala, errekurtsoak gehienbat internetetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Honetaz gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako. Modu honetan, nola jakin? UNESCOren helburuari erantzuten da, hau da, nola hezi hain informatizatuta den gaurko gizarte honetan. Halere, Internetek, errekurtso pedagogiko bezala, baditu zenbait oztopo informazioa bilatzean. Hain handia da eskuragarri dagoen informazioa zaila zaigula nahi duguna aurkitzea. Posible da, nahiz eta bilatzaile berbera erabiliz, gaur topatu dugun informazioa bihar ez aurkitzea, hegazkortasuna dela eta. Beste eragozpen bat da informazio ona eta txarra nola bereizi jakitea. WebQuestak horri guztiari argi pixka bat ekartzeko sortu dira. Inteneten dagoen informazioa bilatzaileen bitartez lortzen da (Google, Aurki, Bing, Alltheweb, Yahoo…) Baina ikerketak neketsuak eta etsipengarriak izan daitezke helburuak hasieratik ez badira ondo azaltzen eta zehazten.

San Diego unibertsitateko liburutegia

WebQuesten jatorria. Nola sortu ziren?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WebQuesten ideia 1995ean San Diegoko Unibertsitatean garatu zen. Harrez geroztik Interneta eskolan sartzeko erreminten inportanteenetariko bilakatu zen. WebQuesten egituraren ideia Dodgeri kasualitatez bururatu zitzaion bere irakasle eskolazko ikasleak aplikazio informatiko baterako informazioa biltzen eta lantzen zebiltzala. Ikasleek dagoeneko bideo-konferentzia sistema probatuta zuten eta bazeuden harremanetan New Yorkeko informatikari batekin. Bildutako materialarekin ikasleak gai izan ziren ideia berriak sortzeko. Orduan Dodgek nabaritu zuen irakasteko modu berri baten aurrean zegoela, metodologia berri batek ikasleak akuilatu zituena. Zenbait asteren ondoren, Dodgek honako txantiloi hau egin zuen WebQuestaren funtsak azaltzeko: Ikasleei egoera azaldu; taldeak antolatu; zenbait funtsezko informazio iturri eman; talde bakoitzeko ataza deskribatu; eman beharreko urratsak eta prozedurak azaldu eta ondorioetara heltzen lagundu.


WebQuesten azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernie Dodgek honela definitu zuen WebQuesta: Ikertzeko eginkizun bat. Honi esker ikasleak elkar lanean daude Internetetik, gehienbat informazioa bilatuz.

Yoderren (1999) ustez, hau WWW-ri ematen dizkion errekurtsoak unitate didaktikoa da. Ikasleak eszenatoki baten aurrean kokatuak dira eta ataza bat ematen zaie. Ataza honetan arazo bat konpondu behar dute edo proiektu bat egin. Ikasleek Interneteko errekurtsoak erabil ditzakete eta informazioa analizatu eta sintetizatu behar dute beraien sormenezko irtenbideak asmatuz. Gainera ikasleek lan-taldeak egiten dituzte WebQuestak burutzeko eta bakoitzak badauka informazio zehatza perspektiba propio bat edukitzeko edo aurreikusitako rola antzezteko.

Jordi Adellen arabera, WebQuesta arlo erraza eta erakargarria da ikasleentzat. Prozesu honetan hauxe da ikasleek informazioarekin egingo dutena: analizatu, laburtu, ulertu, eraldatu, sortu, epaitu eta baloratu, informazio berria sortu, argitaratu, elkar banatu, e.a. Atazan ez dira bakarrik galdera batzuk erantzungo “Altxorraren ehiza”-n egiten den bezala, edo pantailan agertzen dena kopìatuko.

WebQuestaren egitura ezberdina da beste estrategia didaktikoekin konparatuz gero. WebQuesta Internetetik eskuragarria den dokumentu bat da zenbait ataletan banatuta dagoena hala nola, sarrera, atazaren azalpena, burutzeko azalpena, nola ebaluatuko den eta ondorioren bat. WebQuest Interneten bidez partekatu nahi denean beste irakaslerekin, gida didaktiko bat egingo da. Hemen azalduko dira: helburu didaktikoak, iraupena, baliabideak eta zenbait aholku ere.

WebQuest motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epe laburreko WebQuestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epe laburreko WebQuest baten helburu didaktikoa da ikasgai bat edo gehiagoren ezagutza jasotzea eta integratzea.

Epe laburreko WebQuest bat diseinatzen da hiru saiotan burutzeko.


Epe luzeko WebQuestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako WebQuest hauek diseinatzen dira eskolako aste edo hilabete batean burutzeko. Honek ataza gehiago suposatzen du, aldi berean sakonagoak eta landuagoak izan behar dira. Azkenean, jendearen aurrean aurkeztu behar dira aurkezpen programa bat edo web orri bat erabiliz. Helburua ezagutza prozesatzea da (dedukzioa, indukzioa, klasifikazioa, abstrakzioa…)

MiniQuest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WebQuesten bertsio laburrak dira non hiru pauso kontuan hartzen diren: Eszenatoki; ataza eta produktua. Interneten erabileran jaioak diren irakasleek 3 edo 4 ordutan egin ditzakete eta ikasleek, gehienez jota, 3 edo 4 saiotan burutuko dituzte. WebQuest hauek WebQuestak sortzeko trebeak ez diren irakasleek edo astirik ez dutenek erabil ditzakete.


WebQuesten egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WebQuest batek honako egitura du

  • Sarrera
  • Ataza
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Ondorioak
  • Egileak eta erreferentziak


Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WelQuest bat erakargarria den ataza baten inguruan egiten da. Asmoa da informazioarekin zerbait egitea. Nahitaezkoa da pentsamendu sortzailea edo kritikoa edukitzea arazoak konpontzeko, iritziak azaltzeko eta analisia edo sintesia egiteko. Ataza galdera sinpleak erantzutea edo pantailan ikusten duguna baino gehiago izan behar da. Teorian, helduek eguneroko bizitzan egiten dutenarekin erlazionatuta egon behar da. Dokumentu hau ikasleei zuzenduta dago. Honetan ikasleek egin beharreko lana azaltzen da eta hauen interesa saiatuko da mantentzen erakargarria den formulazio baten bitartez. Proiektuak begi-bistan interesanteak izan behar dira baita ikasleen esperientziak edo helmugak kontuan hartuko dituzte ere. Atal honen helburua irakurleak prestatzea da, atazarekiko interesa sortzea, baina ez zehaztea egin behar den guztia.

Ataza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan argi eta garbi azaldu behar da zein den ikasketazko ekintzen helburua. Honako ataza hauek izan ahal dira:

  • razo edo misterio bat ebaztea.
  • kuspuntu bat formulatzea eta defendatzea.
  • Produktu bat diseinatzea.
  • Errealitate konplexu bat analizatzea.
  • Intuizio pertsonala artikulatzea.
  • Laburpen bat egitea.
  • Eragile den mezu bat edo kazetaritzazko tratamendu bat ekoiztea.
  • Arte lan bat sortzea.
  • Edozein gauza baliagarria dena ikasleen jasotako informazioa tratatzeko eta eraldatzeko

Amaierako produktuan ezinbestekoa bada erreminta bat erabiltzea, (adibidez: web, bideoa, PowerPoint, e.a.) hemen azaldu behar da. Atazan ez dago zertan azaldu, ikasleek ikerketa lana bukatzeko eman behar dituzten pauso guztiak. Hori “prozesua” atalean azalduko da. Ataza WebQuest baten zatirik garrantzitsuena da eta modu asko dago esleitzeko. (Ikus WebQuest atazen sailkapena).

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proposatutako ataza egiteko nondik joan behar du ikasleak? Zerrenda batean urratsak bilduz gero lagungarria izango zaio. Atal honetan ikasleek ulertuko dute zer egin behar duten eta zer ordenetan ere. Beste irakasle batzuek erabiltzen badute WebQuest hau konturatuko dira ekintzaren nondik norakoa eta beren gustura molda dezakete. Beraz, hobe da ahalik eta azalpen gehien ematea. Gogoratu dokumentu hau ikasleari zuzenduta dagoela horretaz, idaztean komenigarria da bigarren pertsona erabiltzea. (lehenbizi, 4 kideko talde batean sartuko zara). Prozesuan online eta offline erabiltzekoak diren errekurtsoak azalduko dira. Atal honetan ere, zenbait aholku eman daitezke informazioa ondo lantzeko, taulak, grafikoak, kontzeptu mapak e.a. egokiro erabiltzeko.

Baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan irakasleak baliabide sorta bat seinalatuko die ikasleei ikerketa lanari hasiera emateko.

Ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orri honi esker ikasleek jakingo dute nola izango diren ebaluatuta. Ia taldearentzat nota komuna izango den edo banakakoa.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioetan zenbait esaldi ager daitezke laburtuz ikasleek zer lortu duten WebQuesta burutzean. Honetaz gain, zerbait galdera erretorikoak edo esteka gehigarriak jar ditzakegu ikasleek sakon dezaten egindako ikasgaian. Lana bukatzeko ondo legoke ikerketa lanaren prozesuari buruzko ikasleek norbanako hausnarketa egitea. WebQuesta hobetzeko eta ikaskideei animatzeko.

Egileak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso komenigarria da erabili diren informazio iturri guztiak aipatzea (egileak, testuak, irudiak, musika, WebQuestak eta abar).


WebQuest atazen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ataza WebQuest baten zatirik garrantzitsuena da. Ikasleari helmuga eta ikuspuntua emateaz gain, diseinugilearen ideia kurrikularra zehazten du ere. Ondo diseinatutako ataza bat erakargarria da eta ikasleen artean ulermen mekanikoa ekiditeaz gain arrazonamendua suspertzen du. Anitzak dira moduak ikasleei atazak esleitzeko. Irakasleek 1995tik WebQuest eredua beraien beharretara egokitu dute eta eskarmentu honetatik zenbait formatu sortu dira. Atal honetan hainbat formatu ikusiko ditugu gure WebQuesten diseinua hobetzeko balioko zaizkigunak. Beharbada, WebQuest batek konbina ditzake formatu bat baino gehiago. Jarraian agertzen diren atazak ez daude inolako ordenetan jarrita.


Errepikapenezko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Askotan ikasleei eskatzen zaie informazio bat bila eta irakur dezatela geroago ikusteko ulertu dutenentz. Hauetako lanak nahiko errazak dira eta ia ez dute ikasleen trebeziak garatzen baina ez da hasiera txarra Interneten informazioa bilatzeko. Ikasleek azal dezakete ikasi dutena PowerPointen edo beste baliabideren bitartez.

Hemen daukagu zenbait aholku ikasleen lana baloratzeko.

  • Ziurtatu ikerketa lanaren formatua eta hiztegia ikasleek irakurri zutenekin ezberdina dela. Ez zutela kopiatu eta itsatsi egin.
  • Ikasleek badute askatasuna informatzeko eta beraien aurkikuntzak antolatzeko.
  • Eskatu Ikasleei laburpenak, eskemak eta antolaketa egokiak.

Errepikapenezko atazak behin behineko urrats moduan erabil daitezke ikasgai baten oinarrizko ulermena garatzeko beste ataza motarekin konbinatuz gero.


Bilketazko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Ikasleentzako ataza erraza da informazioa hainbat iturritatik hartzea eta formatu komunean jartzea. Lortutako emaitza sarean argitara daiteke edo digitala ez den beste produktu batean:

  • Senideei eskatutako sukaldeko liburu bat.
  • Plano sorta bat inguruak bisitatzeko.
  • Saretik aukeratutako errekurtso bilduma erakustaldi birtuala egiteko.

Teorian, honako ataza batek ikasleak ahalbidetzen ditu informazioa aukeratzeko, erabakiak hartzeko, antolatzeko, azaltzeko eta parafraseatzeko.


ZENBAIT GOMENDIO

Benetako bilketazko ataza bat WebQuest izateko beharrezkoa da bildutako informazioaren zenbait eraldaketa izatea. Edonolako web toki edo sareko irudiak hartzea ez da nahikoa.

Hauexek dira bilketazko ataza baterako beharrezkoak diren trebetasunak:

  • Erabili formatu ezberdinetan dagoen informazioa eta eskatu berridazteko edo berriro formateatzeko antolaketa bat egin baino lehen.
  • Aukeratu ikasleekin formatuaren itxuraren bat nahiz eta arlo honetarako askatasuna eman.
  • Eskatu ikasleei berezko irizpideak beraien lana antolatzean eta azaltzean.


Misteriozko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Guztiok gogoko ditugu misterioak. Noizean behin, ikasleak gai bati erakartzeko modu ona da WebQuest-a igarkizun edo detektibezko istorioa moduan aurkeztea. Honek Lehen Hezkuntzako ikasleekin funtzionatzen du baina eragingarria da helduagoekin ere. Kontuz hartzekoa da zeintzuk diren WebQuest eta Altxorraren Ehizaren arteko aldeak. Azken honetan ikasleek galdera batzuk erantzun behar dituzte edo irakasleak jarritako jarraibideari segitu behar diote. Ataza honek ez du sintesi bat eskatzen. Lan erakargarria da baina ez da WebQuesta.


ZENBAIT GOMENDIO

Misteriozko ondo diseinatutako ataza batek hainbat iturritako informazioa bildu behar du. Eratu igarkizun bat zeinen erantzuna orri zehatz batean ez den aurkitzen. Diseinatutako misterioak ikasleengandik exijitu behar du:

  • Hainbat iturritako informazioa hartzea.
  • Informazioa biltzea hautatutako iturriak gurutzatuz.
  • Okerreko aztarnak kentzea nahiz eta hasieran erantzunek logikoak ematen dute ere.

Nolabait, misteriozko atazek ez dira errealak iruditzen baina merezi du erabiltzea ikasleen arreta mantentzen dutelako.


Kazetaritzazko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Kasu honetan ikasleei eskatzen zaie kazetari lana egitea gertakizun bat azaltzeko. Atazan sartuta daude gertakizunen bilaketa eta hauen antolaketa kazetaritzazko generoak errespetatuz. Ikasleen lana ebaluatzerakoan zehaztasuna kontuan hartu behar da ez inprobisazioa.

ZENBAIT GOMENDIO

Zenbaitetan pertsona helduen informazioa ez da oso zehatza aurreiritziak eta filtroak daudelako errealitate ulertzeko.

Horregatik:

  • Ahalik eta zehatzen izateko bertsio bat baino gehiago hartu.
  • Saiatu kontakizunaren kontrako iritziak hartzen.
  • Sakondu ulermenean oinarrizko informazio iturriak hartuz.
  • Aztertu egilearen aurreiritziak eta gutxitu hauen eragina idazkian.


Diseinuzko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Webster hiztegiaren definizioaren arabera, diseinua da plan bat edo protokolo bat zerbait egiteko. WebQuestaren diseinuzko atazak eskatzen du ikasleek produktu edo plan bat burutu dezatela helburu zehatz bat lortzeko eta aurreikusitako araudi baten barruan funtzionatzeko. Adibidez, oporren ibilbide bat diseinatzea.


ZENBAIT GOMENDIO

Diseinuzko atazen gakoak ikasleak tartekatzeko gaitasunaz gain, benetako mugak eduki behar ditu. Diseinu bat egitean, Ikasleei ez diegu gehiegi eskatzen mugagabeko aurrekontu bat badute edo legeen murrizketak ez badituzte kontuan hartzen. Murrizketa gabeko atazak ulertaraz dezake dena baliagarria dela eta guztiak ondo funtzionatzen duela, baina mundu erreala ez da honela.

Ondo burutako ataza batek:

  • Norbaitek edonon benetan beharrezkoa den produktua deskribatzen du.
  • Baliabideen edo beste motatako murrizketak azaltzen ditu. Ideia da produktu bat sortzea diseinugileek aurkitzen dituzten antzeko arazoekin.
  • Murrizketak kontuan hartuz, sormenerako espazio uzten eta sustatzen du.


Sortzaileak diren produktuen atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Ingeniari edo diseinugileen moduan artistek ere beraien jarduera murrizketekin egiten dute. Ikasleek ere, beraien sormena adierazi behar dute pintura, antzezlan, joko edo abesti bat burutuz. Ataza hauek aurresangarriak ez direnez, emaitzak diseinuzko atazekin erkatuz gero, zehaztugabeagoak dira ere. Ataza hauen ebaluazio irizpideetan arreta jarriko diogu sormenari, bakoitzaren adierazkortasunari eta aukeratutako generoen irizpide espezifikoen buruketari.


ZENBAIT GOMENDIO

Diseinuzko atazen bezala, produktu bat sortzeko murrizketak kontuan hartzekoak dira. Hauexek dira garrantzitsuenak:

  • Zehaztasun historikoa.
  • Estilo artistiko bati atxikimendua.
  • Formatu partikularretan konbentzionalismoen erabilera.
  • Barneko koherentzia.
  • Dauden mugak bai tamainan, luzeran edo hedaduran.

Murrizketak direla eta sortzailea den ataza batek sormena eragin dezake emaitza oso definituta ez dagoelako.


Adostasuna lortzeko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Zenbait gai nahiko polemikoak dira. Askotan pertsonak ez daude ados beraien balore sistemak eta esperientziak ezberdinak direlako. Hori dela eta, komenigarria da ikasleek ezberdintasun horietaz jabe daitezen eta saia daitezela konpontzen. Adostasunezko ataza batean, ikasleek ikuspuntu ezberdinak kontsideratu eta egokitu behar dituzte.

ZENBAIT GOMENDIO

Adostasunezko ataza batek:

  • Adoretu behar du, hainbat baliabiderekin, ikasleak ikuspuntu ezberdinak lortzeko.
  • Ziurtatu behar du aurkeztutako irizpide ezberdinak eta errealak direla.
  • Lana bukatzean, ikasleen aurkezpen bat bideratu behar du. Formatua errealitatean erabiltzen denaren antzekoa izan behar da.

Pertsuasiozko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Munduan iritzi kontrajarriak daudenez, egokia da trebetasunak garatzea diferentziak limurtzezko. Pertsuasiozko ataza bat ez dago zertan oinarritu behin eta berriz argudio berbera errepikatzean. Hautako ataza hauek erabilgarriak dira irudimenezko alkatetza edo epaimahai baten aurrean aurkezteko. Beste erabilera mota badira ere gutun bat idaztea edo bideo bat ekoiztea entzuleak konbentzitzeko.


ZENBAIT GOMENDIO

Pertsuasiozko atazak askotan konbinatuak dira adostasun atazekin, baina bien arteko aldea nabaria da. Pertsuasiozkoa puntu zehatz bati buruz kanpoko entzuleak konbentzitu nahi ditu baina adostasunezkoak, berriz, ikasleen arteko akordioa bilatzen du.

Pertsuasiozko ataza bat on bat egiteko:

  • Entzuleak identifikatu behar dute ikuspuntu ezberdinak.


Auto-ezaguerazko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Zenbaitetan, WebQuest baten helmuga da norbere ezaguera gehiago edukitzea. Ezaguera hau bideratu ahal da sarean eta saretik kanpoko baliabideak aztertuz. Adibideak ez dira anitzak baina erabil daitezke sarean dagoen irteera profesionalari buruzko informazioa WebQuest bat egiteko.

ZENBAIT GOMENDIO

Ondo antolatutako auto-ezaguerazko ataza batek eragingo dio ikasleari bere buruari buruzko galdera luzeak erantzutera. Ataza hauek mota honetakoak izan zitezkeen:

  • Epe luzerako helmugak.
  • Gai etiko eta moralak.
  • Auto-hobekuntza.

Ataza analitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Ulermenaren aspektu bat da gaiak nola erlazionatzen diren jakitea. Ataza analitikoak ahalbidetzen du ulermen hori garatzea. Lan hauetan ikasleek arretaz behatu behar dituzte hainbat gaitan antzekotasunak, diferentziak, kausak eta ondorioak.


ZENBAIT GOMENDIO

Ataza analitikoan agerian dagoena baino gehiago ikertu behar da. Diagramak egin daitezke bi estutu konparatzeko edo irakasleak aztarnak eman ditzake bi estatu horien arteko antzekotasunei eta desberdintasunei buruzko espekulazioa egiteko.


Iritziak sortzeko atazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Zerbait ebaluatzeko beharrezkoa da horri buruz zer edo zer jakitea eta baliagarria den ebaluazio sistema bat ezagutzea. Iritzi bat ematean ikasleari eskatzen zaio aurkeztutako gai multzoa sailkatzea eta baloratzea edo dauden aukera guztien artean erabaki bat hartzea.


GOMENDIOAK

Normala da, nahiz eta beharrezkoa ez, ikasleek ataza honetan rol bat antzeztea.

Ondo diseinatutako ataza batean:

  • Ebaluazio txantiloi bat edo iritzi emateko beste irizpide multzo bat agertu behar da.
  • Ikasleengandik eskatzen da berezko ebaluazio irizpideak edukitzea eta defendatzea.


Ataza zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALPENA

Metodo zientifikoari esker garatu zen orain hitz hauek irakurtzeko ahalbidetzen gaituen teknologia. Zientziak gure gizartea iragazten du horretaz ikasleentzat funtsezkoa da zientziak nola funtzionatzen duen jakitea. Sareak ez dizkigu bakarrik datu historikoak ekartzen baizik eta gaurkotuak ere, hori dela eta hauetariko batzuek zientzia errealeko praktika eskaintzen dute. Ingelesez badauzkagu adibide hauek (Ingelesez): http://pathfinderscience.net/ http://www.learner.org/jnorth/ Nahiz eta WebQuest ez izan aprobetxa daitezke lan egiteko.


ZENBAIT GOMENDIO

Faroko diamantearen lapurra WebQuest-a ataza zientifikoa da misterio batekin konbinatuta. http://projects.edtech.sandi.net/kroc/scimethod/

Zer itxura izan behar du ataza zientifiko batek?

  • Oinarrizko informazioan oinarrituta hipotesiak egin.
  • Aurretiaz aukeratutako datuetatik hipotesia egiaztatu.
  • Zehaztu hipotesia bete zen eta emaitzak formatu zientifikoan islatu.

Honako WebQuest bat egiteko komenigarria da galdera egokiak aurkitzea geroago sarean informazioa bilatzeko. Ez dira zertan curriculumarekin erlazionatuta egon behar. Bestela datuak ezagunak izango dira eta lana jarduera mekanikoa bilakatuko da.


WebQuesten direktorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://cfievalladolid2.net/webquest/visitante/biblioteca.php

http://www.eduteka.org/ProyectosWebquest.php?catx=7&tipox=1

http://webquest.xtec.cat/enlla/

http://www.aula21.net/tercera/listado.htm

http://www.catedu.es/gestor_recursos/public/webquest/principal.php

http://www.maestroteca.com/browse.php3?cat=45

http://www.edutic.ua.es/visualiza_wq/index.asp

http://phpwebquest.org/wq25/index.php

WebQuesten ereduak eta txantiloiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://catedu.es/crear_wq/z_usuarios/ingreso_usuarios.php

http://catedu.es/crear_wq/z_usuarios/ingreso_usuarios.php

http://webquest.sdsu.edu/designpatterns/all.htm

http://www.commoncraft.com/video-wikis-plain-english

http://www.aula21.net/Wqfacil/webquest.htm

http://www.aula21.net/Wqfacil/euskeraz.htm

http://webquest.org/index.php

http://ilearn.senecac.on.ca/elc/wqg/index.html

http://webquest.org/index.php

http://www.aula21.net/tallerwq/index.htm

http://webquestcat.cat/

http://www.webquest.es/phpwebquest/

http://www.commoncraft.com/video-wikis-plain-english

http://www.aula21.net/tallerwq/taller/paginadelalumno.html#Task

http://ficus.pntic.mec.es/dgap0010/recursos/webq.htm

http://www.webquest.es

http://www.isabelperez.com/webquest/index.htm

http://www.isabelperez.com/webquest/taller/l2/index.htm

http://www.isabelperez.com/webquest/index.htm#clave

http://www.phpwebquest.org/wq25/webquest/soporte_tablon_w.php?id_actividad=14614&id_pagina=1

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/colegio_sanjosedepalmete/bullying/index.htm

http://webpages.ull.es/users/manarea/webquest/queeswebquest.htm

http://projects.edtech.sandi.net/staffdev/tpss99/anatomy.htm

http://encina.pntic.mec.es/%7Ecgonza37/miWebQuest/WQRevIndustrial.htm#Subtarea1

http://www.saretik.net/gudarenumeak/index.htm

http://projects.edtech.sandi.net/kimbrough/californiahistory/task.htm

http://www.ub.es/histodidactica/webquests.htm

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]