Web Map Service
Wikipedia(e)tik
Web Map Service edo WMS (euskaraz, "webeko mapa-zerbitzua") internet bidez mapen irudi geoerreferentziatuak zerbitzatzeko erabiltzen den protokolo estandar bat da.[1] Espezifikazioa Open Geospatial Consortium partzuergoak garatu eta argitaratu zuen lehen aldiz 1999an.
WMS zerbitzuak geografia-informazioko sistemekin atzitu eta ikus daitezke.
WMS zerbitzuak[aldatu]
Eusko Jaurlaritzak WMS zerbitzuak eskaintzen ditu GeoEuskadi gunean. Hainbat zerbitzu ditu, bai orokorrak bai Jaurlaritzaren atal espezifikoek sustatutakoak. Horien artea Uraren Euskal Agentziak eta Ingurumen Sailak sortutakoak dira nabarmenenak.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Web Map Service, Open Geospatial Consortium, http://www.opengeospatial.org/standards/wms. Noiz kontsultatua: 2011/09/30.