Weddell itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Weddell itsasoaren satelitezko argazkia.

Weddell itsasoa[1] Hego Ozeanoaren zati bat da. Bere mugak Coats Lurra eta Penintsula Antartikoko kostaldeek sortzen duten badian daude. Itsasoaren hegoaldeko aldea, ia Elephant uharteraino, izotzaz beterik dago eta Filchner-Ronne Izotz Langa deritzo. 2.000 kilometroko zabalera du eta 2.8 milioi km² area.

James Weddell britainiar marinelak itsasoari bere izena eman zuen 1823an 74° hegoaldera ailegatu zenean. Gero William S. Bruce eskoziarrak 1902 eta 1904 artean itsasoa esploratu zuen.

Itsaso honetan Shackletonen itsasontzia Endurance izotzean harrapaturik geratu zen 1915ean.

Adituek diote Gondwanaren haustura Weddell itsasoan hasi zela.

Erresuma Batuak eta Argentinak eskualdearen jabetza aldarrikatzen dute, Britaniar Antartikorako eta Argentinar Antartikorako hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Weddell itsasoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 75°02′58″S 47°15′46″W / 75.04944°S 47.26278°W / -75.04944; -47.26278