Weizhou uhartea
Wikipedia(e)tik
Weizhou uhartea (txineraz: 涠洲岛; pinyineraz: Wéizhōu Dǎo), Txinako Herri Errepublikako Tonkingo golkoan dagoen uhartea da. 24,74 kilometro koadroko azalera dauka, 6,5 kilometroko luzera, eta 15,6 kilometroko kostaldea.
Ezaugarriak [aldatu]
Weizhou Guangxi probintziako uharterik handiena da, Leizhou penintsularen mendebaldean, Beihai hiriaren hegoaldean, eta Vietnamdik ekialdera dago. Uhartea Beihai hiriko Haicheng Barrutiaren barnean dago.
Ikus, gainera [aldatu]
- Beihai hiria
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Weizhou uharteari buruzko webgunea.
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |