Weleda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Weleda kosmetika nazioarteko enpresa bat da, 1921 urtean Rudolf Steiner filosofoak sortu eta egun ere Steinerrek berak abiarazi zuen antroposofiaren printzipioak jarraitzen dituena; hain zuzen, produktu naturalak erabili, osasuna zaindu eta ingurumenarekiko errespetua dira enpresako produktuen oinarriak. Izena Veleda izeneko germaniar apaiz emakume eta igarlearengandik dator. Sortzailea Ita Wegman izan zen, 1921an.

Ita Wegman, Weledaren sortzailea.

Weleda nazioarteko enpresa taldeak Suitzako Arlesheim herrian du bere zentral nagusia. Enpresa honek produktu kosmetikoak, farmazeutikoak eta dietetikoak egiten ditu, beti osagai naturalak erabiliz. Horretarako Rudolf Steinerrek eta Ita Wegmanek medikuntzarako garatutako kontzeptuetan oinarritzen da. Weledaren lema nagusia “Ados gizakiarekin eta naturarekin”. Frantzian produktu hauek Huninguen (Haut-Rhin departamenduan) ekoizten dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.