Wendell Meredith Stanley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wendell Meredith Stanley

Wendell Meredith Stanley (Ridgeville, Indiana, 1904ko abuztuaren 16a - Salamanca, Espainia, 1971ko ekainaren 15a) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen. Illinoisko Unibertsitatean egin zuen doktoretza, eta Berkeleyko Unibertsitatean irakasle izan zen 1948. urteaz geroztik. Kimika organikoan lana egin ondoren, birusen azterketan jardun zuen; lan horietan, tabako-landareetan mosaikoa sortzen zuen birusa bakartu zuen kristal-egoeran 1935. urtean, bere molekula-egitura aztertuz. 1930ean azido nukleiko[[]]a bakartzera eta gripearen birusa laborategian ugaltzera bideratu zituen ahaleginak. 1946an Kimikako Nobel saria jaso zuen J. H. Northropekin eta J. B. Sumnerrekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wendell Meredith Stanley Aldatu lotura Wikidatan