Werner Arber
Wikipedia(e)tik
Werner Arber (Gränichen, Suitza, 1929 -) suitzar mikrobiologoa da.
Biografia [aldatu]
Züricheko Unibertsitate Tekniko Federalean eta Genevakoan egin zituen ikasketak, eta 1953an doktoratu zen. Genevako eta Los Angelesko unibertsitateetako biofisika-laborategietan lan egin zuen.
1970etik aurrera, biologia molekularreko irakaslea izan zen Basilean. 1978an, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, murrizketa-entzimei eta entzima horiek genetika molekularraren eremuan izan dezaketen erabilerari buruz egin zituen ikerketengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.