Werner Herzog
Wikipedia(e)tik
Werner Herzog Stipetić (Munich, Bavaria, Alemania, 1942ko irailaren 5a) alemaniar zinemagilea da.
Biografia [aldatu]
Film laburrak eginez hasi zen. Bere lehen filmean bertan ("Bizitzaren zeinuak", 1967), bere obraren zenbait ezaugarri nagusi ageri zituen: absurdoaren zentzua, egoera berezietarako zaletasuna, eromenezko egoerak. Bere filmik ezagunena, "Agirre edo Jainkoaren haserrea" (1972) izan zen, Lope de Agirreren espedizioari buruzkoa.
Bere film askok arrakasta handia izan dute: "Kaspar Hauserren misterioa" (1974), Stroszek (1977), "Kristalezko bihotza" (1976), Nosferatu (1979), Woyzeck (1979) Fitzcarraldo (1982), "Inurri berdeek amets egiten duten lekua" (1984), Cobra Verde (1987), "Seme, seme, zer egin duzu?" (2009).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.