Wessex

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wessex
Ƿestseaxna rice
519 – 927
Oinordekotzako monarkia
Wessexko bandera

Wessexko armarria

Britainiar erresumak 800. urte aldera. Wessexko Erresuma hego-mendebaldean ikus daiteke.
Geografia
HiriburuaWinchester
Azalera11.716 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ingelesa (Englisc)
ErlijioaPaganismoa eta kristautasuna
Historia
Ezarpena519
Ingalaterrako batasuna Athelstan erregearen eskutik927
Aurrekoak
Sussex Erresuma
Kent Erresuma
Essex Erresuma
Dumnonia
Ondorengoa
Ingalaterrako Erresuma

Wessexko Erresuma[1] (Garaiko antzinako ingelesez Westseaxna rīce), normalean Wessex[2], delakoa Ingalaterrako Erresuma sortu aurretik zeuden zazpi erresumetako bat zen. Izendapena West Saxons izenetik eratorria da eta Ingalaterrako hego-mendebaldean kokatzen zen. VI. mendean sortu eta IX. mendeko ingeles estatuaren ezarrera arteraino existitu zen, aldiz 1016 eta 1066 artean konderria izan zen. Wessex bera izan zen gainontzeko anglosaxoi erresumak mendean hartuz Ingalaterraren batasuna lortu zuen erresuma. Ordudanik Wessexek ez du izate ofizialik izan, halere eskualdeko herritarren artean ohiko izendapena izan ohi da. Thomas Hardyren eleberri eta olerkiekin lotzen da, eta gaur egun bere izen hau eramango lukeen Ingalaterrako eskualde baten berrezarpena defendatzen duen jendea ere bada.

Inongo zalantzarik gabe erresuma honetako errege garrantzitsu eta ospetsuena Alfredo Handia izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresumaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronika Anglosaxoiaren arabera, Wessexko Erresumaren sortzaileak Cerdic eta Cynric izan ziren, nahiz eta bertan aipatzen diren gertakariak zalantzan dauden. Aztarna arkeologikoen arabera erresuma goi Tamesis eskualdean eta Cotswolds eremuan sortua izango litzateke, eta erresumaren sorkuntzaren kondaira gerora jazo zen Hampshire hegoaldeko eta Wight uhartearen jutoen inbasioa balioeztatzeko erabiliko ote zen susmoa ere badago.

Gainontzeko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wessexko historiari erreferentzia egiten dion lehenbiziko gertakaria 640eko Cynegils erregearen bataiatzea izan liteke.

Wessex Erresumak bere mugak zabaldu eta bere aldameneko erresumekin talka egin zuen, bereziki Dumnonia erresuma zeltiarrarekin (gaur egungo Devon eta Kornualles), eta azkenik hura menderatzen amaitu zuen. Wessexen beste etsai bat Merciako erresuma anglosaxoia izan zen. 825an Egbert erregeak Mercia garaitu eta 829an Northumbria erresumak Wessexen nagusitasuna onartu zuenean Egbertek bere burua Ingalaterrako errege aldarrikatu zuen.

Wessexesko erresumak gotortutako herri nahiz burguez (burhs deituak) osatutako sistema sortu zuen, zainak Alfredo Handiaren garaian ezarri ziren. Gotorleku hauek 870an Ingalaterrako hegoaldea konkistatu zuten danimarkarren erasoaldiak galarazi zituzten. Gotorlekuen eraketa hau zen: zaldiz erresumako biztanle bat bera ere egun bateko distantzia baino gehiagoan ez zeuden leku babestuez osatzen zen.

Wessexezko bizileku nagusienak antzinako erromatar jatorriko kokalekuak ziren, adibidez Dorchester edota Winchester, azken hau 871an Alfredok hiriburu bihurtu eta Wallingford bezalako burgu berriak sortu zituen.

Wessexko monarkia oinordekotzan erabat oinarritzen ez zenaren aztarnak badaude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]