West Country

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
West Country.

West Country (euskaraz "Mendebaldeko Herrialdea") Ingalaterraren hegomendebaldea informalki deitzeko izendapena da, gutxi gorabehera Hego-mendebaldeko Ingalaterra eremuari dagokiona. Avon, Kornualles, Devon, Dorset eta Somerset konderriak barne hartzen ditu, normalki Gloucestershire eta Wiltshire baita ere, eta batzutan definizioak eremu zabalagoak ere bereganatzen ditu.

Eremua nagusiki baserri edo landa girokoa da, hiri handi gutxi batzuekin bakarrik, tartean Bristol, Exeter, Plymouth, Swindon eta Gloucester. Turismo eta nekazaritza, bereziki esneki industriak, ekonomian paper garrantzitsua dute. Paisaia nagusiki mendebaldean granitozko mortuez osatua dago, eta tiza eta kareharrizko bidezidor eta buztinezko haranez ekialdean. Historikoki, eztainuaren meatzaritza eta arrantza diru iturri eta lanbide nagusiak izan dira, nahiz eta azken honek ekonomiari oraindik laguntzen dion. Eskualdea usadioz sagardoa, mamia eta empanada ekoizteagatik ospetsua ere bada.

Batzuetan "West Country" izendapena Wessex erresuma anglosaxoiarekin lotu ohi da. Wessexko biztanleak hegomendebaldeko eskualdea izendapenaren ordez bultzatu nahi dute, Ingalaterrako hego-erdialdeko zenbait konderri ere barne hartuz (Hampshire, Berkshire, Oxfordshire eta Wight uhartea) eta Devon eta Cornwall kenduz.

Formatu gabeko testua hemen idatzi== Konderriak eta unitate administratiboak ==

Hiri eta udalerri garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Countryko inauteriak.