Western Union (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'''Western Union'''
Datuak
Jatorrizko izenburua ''Western Union''
Urtea 1941
Estreinaldia 1941eko otsailaren 21a
Generoa Westerna
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 90 minutu
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Fritz Lang
Ekoizleak
Darryl F. Zanuck
Kenneth Macgowan
Gidoilariak
Zane Grey (eleberria)
Robert Carson (egokitzapena)
Aktoreak
Robert Young
Randolph Scott
Dean Jagger
Barton MacLane
Virginia Gilmore
Musikagileak
David Buttolph
R.H. Bassett
Argazkilariak
Edward Cronjager
Allen M. Davey
Jatorrizko hizkuntza
ingeleraz
Datu gehigarriak
Technicolor


Western Union Fritz Langek 1941ean zuzendutako westerna da, Technicolor argazki-sistema erabilita eta Arizona eta Utahko lurretan filmatua. Abiapuntua Zane Greyren eleberri bat bazen ere, emaitzak ez du zerikusi handirik jatorrizko testuarekin. Ekoizpen etxeak, Foxek, film epikoa eta historikoa espero zuen, baina Langen helburua pertsonaien jokamoldean sakontzea zen, haien emozioak islatzea, nahiz eta gai eta mezu nagusiak (telegrafoa zibilizazioa zabaltzeko tresna da) bestelako eskema erakutsi. [1]


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vance Shaw, sasoi batean gaizkile izandakoa, zintzo jokatzeko asmotan da, eta lanean fin dabil, telegrafoa hedatu nahi duen enpresa batean. Edward Creighton suertatu zaio nagusi, eta beronen arreba, Sue, gustuko izango du Vancek. Baina tartean beste gizon batek, Richard Blakek, liskarra eragingo du harreman horretan.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 147-150 orr.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Western Union (filma) Aldatu lotura Wikidatan