Westmeatheko konderria
| Westmeatheko konderria County Westmeath (en) Contae na hIarmhí (ga) |
|
|---|---|
![]() |
|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Mullingar |
| Biztanleria | 86.164 biztanle |
| Azalera | 1.764 km2 |
| Webgunea | |
Westmeatheko konderria (gaeleraz Contae na hIarmhí) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.764 km2-ko azalera dauka eta 86.164 biztanle ditu (2011). Mullingar/An Muileann gCearr da hiriburua eta hiri nagusia.
Eduki-taula |
Etimologia[aldatu]
Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren mendebaldea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Meatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere.
Geografia[aldatu]
Natura[aldatu]
Eremu laua da, punturik altuena Knockeyon da eta 214 metrotako altuera baino ez du. Laku ugari daude konderrian, Lough Derravaragh, Lough Ennell, Lough Cassidy, Lough Lene, Lough Hogg, Lough Owel, Lough Coffey eta Lough Ree dira aipagarrienak.
Hiriak eta herriak[aldatu]
- Mullingar/An Muileann gCearr (20.103 biztanle), hiriburua
- Athlone/An Baile Átha Luain (15.558) Westmeath eta Roscommoneko konderrien artean
- Moate/An Móta (3.046)
- Castlepollard/Baile na gCros or Cionn Toirc (1.107)
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia dauka, eta dagoen industriaren gehiengoa elikagaien inguruan antolatzen da, batez ere tabakoa eta whiskya.
Abeltzaintzak ere badu indarrik, batez ere behien hazkuntza eta salerosketak, izan ere historikoki merkatal herriak izan baitira konderri honetan. Garrantzitsuena Athlone izan da, garrantzi estrategiko eta militarra ere bai baitzuen. Zaldi haztegiak ere ugariak dira eta Westmeatheko behorrek prestigio handia dute.
Azken urteetan turismoa ere nabarmen igo da konderrian dauden laku ugariei esker.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Mullingarreko katedrala
- Killua gaztelua
- Clonyn gaztelua
- Ennell aintzira
- Derravaragh aintzira
- Ree aintzira
Kirolak[aldatu]
Konderria ez da askorik nabarmendu joko gaelikoetan. Futbolean baina Athlone Town F.C. taldeak bi Liga (1980 eta 1982) eta Kopa bat (1924) eskuratu ditu.
Iruditegia[aldatu]
-
Shannon ibaia Athlonen
-
Lough Derravaragh eta Knockeyon
Kanpo loturak[aldatu]
|
||||||||||||||||
