Westminster jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Westminster jauregia, Westminster abadia eta Santa Margarita eliza1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Parliament at Sunset.JPG
Westminster jauregia, Big Ben zubia eta Westminster zubia.
Westminster jauregia non dagoen adierazten duen Londres erdiguneko mapa
Westminster jauregia
Westminster jauregia (Londres)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia (ID) 488
Kokalekua IngalaterraIngalaterra
 Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Westminster jauregia (ingelesez Palace of Westminster) Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen jauregia da. Bertan Erresuma Batuko Legebiltzarra (Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera) kokatzen da. 1987an UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Westminster Hirian kokatzen da, Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean eta beste hainbat gobernu eraikinetatik hurbil. Eraikin honetan Big Ben erloju ospetsua kokatzen da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gelditzen den egituraren zatirik handiena XIX. mendekoa da. 1834ean egon zen sute baten ondorioz jauregia ia oso osorik berreraiki behar izan zuten. Jatorrizko eraikina XI. mende ingurukoa da, gelditzen den zatirik zaharrena Westminster Aretoa (Westminster Hall) izanik, 1097koa.

Oinplanoan espazioaren banaketa eraikin klasikoen moduan egin dela ikusi daiteke. Bi ardatz nagusi nabari dira, eta orokorrean simetria bat mantendu da. Simetriatik ateratzen diren elementu asko sutearen aurretik zegoen eraikinaren zati dira.

Oinplanoa

Alboko oinplanoan beheko solairua ageri da, solairu nagusia. Bertan daude parlamentuaren bi ganberek biltzeko erabiltzen dituzten guneak, baita atari desberdinak eta sarrera ere. Iparraldetik hegoaldera Errege Galeria, Lorden Ganbera, Atari Nagusia eta Komunen Ganbera daude kokaturik, erdian atari nagusia kokatzen delarik, planta oktogonalekoa. Goiko bi solairuetan berriz bulegoak eta bilera areto desberdinak daude. Hiru dorre ditu, bata hegoaldean Victoria Dorrea izenekoa, erdialdean Erdiko Dorrea, erdiko atariaren gainean kokatua, hau ere forma oktogonalarekin, eta azkenik Erlojuaren Dorrea, Big Ben bezala ere ezaguna.

Eraikinaren egitura harrizkoa eta zurezkoa da. Hasieran erabili zen harria hondar koloreko Ingalaterrako kareharri bat izan zen. Baina oraindik guztiz eraikia ez zegoenean Londresko aire kutsadurak eraginda harria hondatzen hasi zen eta aldatu egin zuten harri mota.

XX. mendean berriz ere poluzioak eraginda fatxada hondatzen hasi zen, eta duela gutxi artea zaharberritze lanetan ibili dira harri ondatua ordezkatzen.

Westminster Aretoko sabaia hasiera batean zutabeduna zen, baina ondoren sabai kasetoiduna jarri zen, espazioa zabal bat guztiz libre utzirik.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlamentu berria eraikitzeko agindu zenean, Ingalaterrako arkitektoen artean "estiloen eztabaida" zegoen. Batzuen arabera, parlamentua bezalako eraikinak Pizkundeaz geroztik garatu zen estilo klasikoa jarraituz eraiki behar zen. Beste batzuek estilorik egokiena Erdi Aroko gotikoan oinarritutakoa zen, XIX. mendean zehar Europan zehar edatzen hari zen estilo neogotikoa.

Parlamentua Barry arkitektoak eraiki zuen, klasikoaren aldekoa zena. Horregatik plantan eraikin klasikoen ezaugarriak nabari dira.

Apaindura berriz Pugin arkitektoaren esku gelditu zen. Honek estilo neogotikoa zuen, eta eraikina estilo hori jarraituz apaindu zuen, bertatik gertu dagoen Westminster abadiaren estiloan oinarrituz. Emaitza gotiko perpendikular estiloko eraikin bat izan zen, elementu bertikalaren garrantzia izanik honen ezaugarririk nabarmenena.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Westminster jauregia Aldatu lotura Wikidatan