What Lies Beneath

Wikipedia, Entziklopedia askea

What Lies Beneath (euskaraz Gezurren Ezkutuan) 2000ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko filma bar da. Bertan, Harrison Ford, Michelle Pfeiffer, Diana Scarwid, Amber Valletta, Miranda Otto, James Remar, Katharine Towne eta Wendy Crewson aktoreek antzeztu zuten.

Harrison Ford aktoreak pertsonaia gaizto bat antzeztu zuen filma bakanetakoa izan zen.

Argumentua

AEBtako Vermont estatua. Norman eta Claire Spencer (Harrison Ford eta Michelle Pfeiffer) senar-emazte heldu eta arruntak dira: senarra genetikako irakaslea da eta emaztea etxekoandrea. Haien alaba etxea laga eta unibertsitatera joan ondoren Clairek hutsunea sentitzen du, baina hutsune hura ez da ezer izango etxean azalpen gabeko gauza bitxiak jazotzen hasiko baidira: Erortzen diren objektuak, bakarrik irekitzen diren ateak, edota inork ukitu gabe martxan jartzen diren irratiak. Ondorioz, Claire gertakizun horien zergatia ikertzen hasiko da, ikerketa aurrera doan einean gero eta gauza harrigarriagoez jabetuko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak