While You Were Sleeping

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:33, 22 urtarrila 2016

While You Were Sleeping (euskaraz Lotan Zeunden Bitartean) 1995eko Jon Turteltaub estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Sandra Bullock, Bill Pullman, Peter Gallagher, Peter Boyle, Glynis Johns eta Jack Warden aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lucy Moderatz (Sandra Bullock) amodioan eta mutilekin zorte handiegirik izan ez duen Chicagoko metroko bidai-txartel saltzaile gisa lan egiten duen neska gaztea da, Eguberriak iristear daudela, bakarrik bizi denez, bere katua ez beste ez du festak ospatzeko beste inor. Bere ametsa Peterrekin (Peter Gallagher) ateratzea da, egunero harengan harretarik jarri gabe metroa hartu ohi duen enpresaburu gazte ederra. Egun batez, Peterrek metroan istripua izan eta nahiz eta Lucyk bizitza salbatzea lortu, koman geldituko da. Lucyk Peter ospitalera bisitatzera joatean, Peteren senideek Lucy haren neskalaguna dela usteko dute, aldiz Lucy bihotz oneeko neska izan arren ez da egia esatera ausartuko. Honela bada, egoera nahaspilatuz joando da, Peteren Jack anaia (Bill Pullman) Lucy haren neskalguna ez dela susmatzen hasiko baita.

Aktoreak

Kanpo loturak